Kaixo family, Azkenian barruan, arrauneko egun garrantzitsuenetakoan, Zumaia barruan. Gizonezkoek ezin dutena neskak egin behar. En fin. Zorionak Edurne, oain palmareserako bandera bila, egurra!!Aipatu bezala, Zumaia-Getaria izan zen atzo emakumezkoetan denborarik onena egin zuena, sailkapen estropadan. Zorionak eta zorte on gaurko estropadan. Atzoko denborak: SAILKATZE ESTROPADA 1. Zumaia-Getaria 13.42,12 2. Galizia 14.06,20 3. Hondarribia 14.16,02 4. Astillero 14.26,28 5. Tolosaldea 14.36,26 6. Arkote 15.04,52 7. Colera 17.21,40 8. Badalona 18.18,96 http://www.gara.net/azkenak/09/96309/eu...


Kaixoooo,    Gipuzkoako txapelketan egindako bostgarren postuaren ondoren, Zarautzko enbata Euskal herriko txapelketatik at geratu da. Zumaiarrek 4.postua lortu dute eta Oriotarrek irabazi dute.Informazio gehiago: http://baleike.com/blogak/zumaiakoarraunelkartea/2008/07/23/telmo-deun-laugarren-gipuzkoako-txapelketan/


Kaixo family!!    Nahiz eta hirugarrengo txandan bakoitzak berea animatu (Zumaia, Zarautz, Orio), lehenengo txandarako, bat egin eta Zumaia-Getaria animatu dezagun!!     Berriako argazkiak ikusi ondoren (gero eskaneatuko dut), dezepzio txiki bat eraman dut, azken-portuko arraunlaria lapajalez jantzita ikusi ondoren. Traineruaren diseinuaren errua dela pentsatu nahi dut (Gorri-marroi-gorri-marroi). jiji.   Segurola lapajalearen hitz batzu ere uzten dizkizuet:<<Ni zarauztar txorua (balia hiltzera juten zan horietakua) naiz, baina orain Getarian ar...


Aupa,   Oikian Edurnek arraunerako asmoak agertu ondoren, azken egunetan emakumeen arraun traineruen mugimenduak jarraitzen izan naiz. Zumaiako aldizkarian irakurri nuen Getaria eta Zumaiak osatu behar zutela, Hondarribiaren aurka egingo ote zuten etab.    Nire artean galdetzen nuen, Zarautza edo ez ote da egongo, Edurne zein taldetatik ibiliko ote zan ta ZUMAIA - Getarian!!!.    Lanean bat diario irakurtzen eta hara non Zumaia - Getariako triñaua, ta hantxe Edurne. Kamisetak begiratzen hasi eta Zumaiarrak gorriz, Getarraiak marroiz eta gure Edurnek nola ez, g...


Kaixo family,   Hau dek astebukaera!! Telmo deunek egurrra!!! Zarautzko enbata ere ezda gaizki ibili, bere mailan. Gaurko estropada aurretik idaztekotan egon naiz hurrengo titulua "Bigarren larunbatez jarraian, Telmo deun aurretik!" baina gaurko estropada ikusi ondoren, nire parretxoa imagina dezakezue. Desiatzen nago tanda berean Zarautzekin ibiltzeko, buruz buru, nahiz eta gehienetan atzetik izango garenaren beldurra dudan, zuek lasai, aurretik geratzen den bakoitzean gogoratuko dizuet eta,.. jeje Besterik gabe, Zorionak Telmo deuni!!


Kaixo People, Earki hasi degula denboraldiya! Zarautzko Enbata Zumaiako Telmo deunekoen bizkarren begira. Espero gaur Bengoetxea VI, ere hala ibiltzea. Batel eta trainerilletako emaitzak ikusita, nahiko bildur banuen Zarautztarrekin, baina, atzokoan Zumaiarrak aurretik. Aprobetxatu beharra nuen, ze ez dakit aukera asko izango ditudan aurten holako berri ederrak emateko. Txanda berdinean eta Zumaia aurretik. Erreala igo eta Barriolak irabaztea bakarrik falta zait. Ona hemen emaitzak: POS. CLUB 1 VIR 2 VIR 3 VIR TOTAL DIF. 1 URDAIBAI A.E 5:02 9:53 15:15 20:00:11 2 SAN PEDRO A.E. 4:59 9:52 ...


Hasi berri da arraun denboraldia. Arrauna, kirol eder eta ikusgarria! Txiki-txikitako oroitzapen kuttunen artean daukat Kontxako estropada egunetako ikuskizuna: goizean goizetiko kaleetako zalaparta, kolorez jantzitako zaleak, arraunlari eta traineruak nahaspilan Kai Arriban, irabazteko grina, galtzeko beldurra, eupadak, elkarri ziria sartzeko gogoa, Portaletako apustuak, etxafuegoak, oriotarren sirena, Herri Irratiko trikiti melodia...     Arraunak, alderdi ludikoaz aparte, faktore emozional sendoak pizten ditu herritarrengan. Horretaz gainera, gaur egun, telebistari esker, ikus...