Aurten hogei urte bete dira Literatura Unibertsalaren bilduma argitaratzen hasi zirela EIZIE eta Eusko Jaurlaritza. Horren karietara hitzaldi bat iragan zen lehengo astean Donostian. Beste zenbait ekimen ere abian jartzekotan da itzultzaileen elkartea: hitzaldiak eskoletan, liburuen edizio berrituak...Horiekin guztiekin batera, bildumaren katalogo txiki txit interesgarria atera du EIZIEk, argitaletxeekin batera. Horren hondarreko orrian, kontrazalean, Anjel Lertxundiren testu gozagarri horietako bat dugu, gure blog honetarako guztiz egokia. Euskal idazlearen tresnaren zailtasunez dihardu, j...