Kategoria: andritx
Nagituta nago blogean idazteko. Ez pentsa idazteko gairik aurkitzen ez dudanik, baina pentsamenduak hitzetara ekartzea ez da askok uste duten bezain automatikoa; edo nik, bederen, ez daukat oso monitorizaturik prozesu hori.Jan Karski-ren Historia de un Estado clandestino liburuaz hitz egin nahi nizuen, eta San Telmo museoan lehengo astean eman zuten dokumentalera gonbidatu.Jane Austen-i buruzko beste kontutxo bat hizpide hartu nahi nuen, baina... Agorrila hurbil dago, eta norbera ere agorturik.Eta neke hori nabarmentzenago da lotarako orduan, liburuei heltzen diedanean. Asko hitz egin da hi...