Kategoria: amodiozko_harremanak
Betidanik entzun dugu 40 urterekin bizitzaren erdiko krisia jasaten dugula. Izan ere, gaztaroa pasata, ezinegona sortzen zaigu eta bidegurutze batean gaudela sentitzen dugu. Azkenengo ikerketen arabera, gure bizimodua eta bizi-itxaropena kontuan hartuta, gizonek 45 urterekin pairatzen dute krisia, emakumeak, aldiz, 50 urterekin hasten dira haren eraginak nabarmentzen. Gainera, edonori gerta dakioke, eta, dirudienez, denoi gertatzen zaigu: emakumeei zein gizonei, ezkonduei zein ezkongabeei, seme-alabak dituenari, zein seme-alabarik ez duenari, aberatsari zein pobreari. Hain zuzen e...