Kategoria: alegia
Juan Mateo Zabala bilbotarra (1777), frantziskotarra zela irakurri genuenean, “El nombre de la rosa” filmeko, protagonista den, Baskervilleko fray Guillermoren irudia, etorri zitzaigun burura. Eta gainera, Bizkaiko herrietan zehar, misiolari, ibili zela jakin genuenean, asto eta guzti irudikatu genuen, hara eta hona, mendi, baso, ibai, baserri, herri eta abarretan barrena. Zarauzko frantziskotarren komentuan igaro omen zituen, bere bizitzako urte asko, eta hil ere, hantxe egin omen zen, 1840an. Txanodun abitu marroi batez, ikusten dugu Juan Mateo, soka gerr...
Amasa-Villabona, Aduna, Anoeta, Alegia eta Ikaztegietako alkateek adierazi dutenez, hondakinak atez ate biltzen hasteko pausoak ematera doaz. Tolosako Mnaankomunitatea 5. kontenedorea zabaltzekotan dela jakin arren, beren erantzuna “argia” da: “Gure udalerrietan atez ateko sistema jarri nahi dugula esan dugu Mankomunitatean”. Mankomunitatetik atez atekoaren aurkako erantzuna jasotzen badute ere “udalen bidez atez atekoa martxan jartzeko pausoak” emango dituztela iragarri dute. atezate.oiartzun.org EGIN KLIK
AHT Gelitu! Elkarlanak deituta, mendi martxa informatiboa egingo da azaroaren 1ean, igandearekin, "euskal Y"-aren egitasmoak Ikaztegieta, Aldaba eta Alegiako nekazaritza eta baso lurretan eragingo lituzkeen kalte larriak salatzeko. Deialdi horren inguruan informazioa bidaltzen dizuegu.