Euskararen Erakunde Publikoak euskararen transmisioa, erabilera, motibazioa eta kalitatea hobetzeko asmoak jasotzen dituen egitasmoa aurkeztu zuen orain hilabete. Aurkezpen horretan gauza positibo batzuk egon baziren ere, orokorrean aspektu ilunak nabarmenagoak zirela iruditu zitzaidan. Aspektu ilunak diot, albo batera utzi diren kontuak izan direlako ofizialtasunaren beharra eta hizkuntza eskubideen aitortza. Baina badira beste kontu batzuk egitasmo horretan, ondorengo idatzian argitzen saiatu naiz guzti horiek:  Egiten den proposamenean, ez zaio euskarari izaera ofizialik aitortzen. ...


Urte guztian zehar, batean eta bestean ikusten ditugu Euskal Herriko txoko ezberdinetan erdarazko seinaleak ezabaturik. Hamaika era ezberdinetan eginiko ezabaketa, euskarak jasaten duen zapalkuntza argiki islatzen den ikurretan, euskararen presentzia aldarrikatu asmoz. Hala ere, azaroa inguruan Euskal Herrian Euskarazek deitutako ezabaketa egunen testuinguruan ezabaketa dinamikak asko ugaritzen dira, iaz adibidez 1.500 seinaletik gora ezabatu zirelarik garai honetan. Ez zen marka makala izan iazkoa, baina aurten guztion artean gainditu behar dugu kopuru hori. Azken urteetan gorantz doa kopu...


Gaurkoan, Euskal Herrian euskara normalizatzeko beharrezko neurrien inguruan jardun nahiko nuke. Hizkuntza eskubideak bermatu behar direla esan eta esan gabiltza batean eta bestean, baina badirudi agintariek ez dutela eskubideen bermerako pauso egokirik eman nahi. Edo eman nahi dute baina ez dira pauso hori ematera ausartzen? Ze pausoren inguruan nabilen? Ba, euskal herrian euskara ezagutu beharra derrigorrezkoa izatearen inguruan. Bada behingoz gauzak argi eta garbi esateko ordua, epelkeriak alde batera utzita. Eta puntu hau ekarri nahi dut gaurkoan hona, azken aldian euskararen aldeko pau...


Azken iruzkinak