Kategoria: albistegiak
Beste batzuetan esan dizuedan moduan, aspaldian ez dut telebista gehiegi ikusten. Gauetan besterik ez naiz jartzen bere aurrean eta azkenaldian, gau batzuetan ere, ordenagailura jotzen dut. Hala ere, gustoko izaten dut gauero albistegiren bat ikustea eta Julio Ibarraren garaietatik, ETB2ko Teleberria izan da nire aukera. Beste albistegi batzuk ere ikusi izan ditut urte hauetan eta agian, horixe izan da ETB2koa aukeratzen jarraitzeko arrazoia. Beste kateetako albistegiak España Directo bat gehiago besterik ez dira; morboa, hilketak, bitxikeriak, interneteko bideoak, morboa, modako famatuak...
Igandean izan da. Lehengo igandean, irailak 7. Euskal telebistaren bigarren kateko albistegien aurkezleak esana, África Baetak, alegia: “Hoy se celebra en Donosti la sagardo eguna…” Eta, segundo batzuk aurrerago, bertatik informatu behar zuen kazetariak galderak egiten zizkion sagardoa dastatzera hurreratuak zirenei. “Qué tal está este sagardo?” itaundu zion pare bat atzerritarri. Ohitura txarrak ari dira hartzen, aspalditik gainera, euskarazko hitzak erdaran txertatzean. Ezagunak dira “La Lehendakaritza ha dicho…” eta tankera horietakoak, egun, gure belarriek batere er...