AKELARRE "GAUERO"

fucktotum 1456132677075 Fucktotum | 2019-03-19 15:20

   AKELARRE “GAUERO” (IZ, 1987)  1987a da: Usurbilgo pilotalekua jendez gainezka dago, rock and roll gau ahaztezin baten esperoan. Akelarre bere garai onenak bizitzen ari da; egia esan, urte batzuk daramatza hor goian, eta oraindik dezente gehiago geratzen zaizkio gailurrean egoteko. Baina gau horretan grabatutakoak parekorik ez duelakoan nago.  Ez dut uste disko honen maila inork gainditu duenik. Frenetikoa, amorratua, bizkorra… Gauero hasten den momentutik amaieraraino, atsedenik gabeko himnoak bata bestearen atzetik, momentuko musikaririk onenetak...