Patrice Dumora "Denok gara Bobi"
Akelarre taldearen garai onenetako batean zein beste hainbat proiektutan aritutako Patrice Dumora “Watson”-ek bakarkako bidea lantzen jarraitzen du, eta 2022ko “Bobi” lan luzearen jarraipena argitaratu zuen iaz, Durangoko azokarako. Lau kanta ditu lan berriak, eta estilistikoki aurrekoaren koordenatu antzekoetan mugitzen bada ere, rock musikak pisu gutxiago dauka hemen. Sustraidun musika da, akaso zertxobait patxadatsuagoa. Egia da Itsas aldera kantuak rock trazak dauzkala, baina Denok Bobi gara dezente gihartsuagoa da. Melodien jokoan eroso sentitzen da Gosea eta Bele beltza-n ere. Lan hau biluzia da orokorrean, pausatua baina heldutasuna erakusten duena. Patricek landu ditzakeen hamaika bide posibleetatik bat dugu hau, beraz baliteke hurrengo lanetan sorpresa gehiago egotea ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: