Kategoria: ahtrikez
Euskal Herri osoko langileak gara espainiar eta frantziar Estatuek inposatu nahi diguten proiektu honek kaltetuak, diru publikoa esku pribatuetan jarri nahi dute, eta hori beste lapurreta modu bat da. Langileoi inposatzen zaigun proiektu honek kalte ekonomikoak eta ekologikoak dakartza jendartera eta langileok beronekiko gure desadostasuna adierazten jarraituko dugu. Larunbatean borroka honetan zer nolako pauso garrantzitsua eman behar dugun azpimarratu nahi dugu, izan ere, Bidasoaren alde bietan Estatuen inposizioa berbera da eta borroka horretan elkarrekin lotzeak oraindik gehiago indart...