Amasa-Villabona, Aduna, Anoeta, Alegia eta Ikaztegietako alkateek adierazi dutenez, hondakinak atez ate biltzen hasteko pausoak ematera doaz. Tolosako Mnaankomunitatea 5. kontenedorea zabaltzekotan dela jakin arren, beren erantzuna “argia” da: “Gure udalerrietan atez ateko sistema jarri nahi dugula esan dugu Mankomunitatean”. Mankomunitatetik atez atekoaren aurkako erantzuna jasotzen badute ere “udalen bidez atez atekoa martxan jartzeko pausoak” emango dituztela iragarri dute. atezate.oiartzun.org EGIN KLIK


Aduna 2008

7
habervenidotenian 1456135236161 Haber venido tenian... | 2008-04-11 00:00

Ondo pasa asteburua! Aurrekoan egindako parreen erdiak egin ezkero ni konforme! Created with Admarket's flickrSLiDR.


Txantxikukideak Adunara doazkigu bazterrak nahastera. Apirilaren 20tik 23ra dozenaka txantxikukumek lur hartuko du Tolosaldean begirale talde batek lagundurik. Antza, 35 inguru espero dira parajeetan. Ez dakiguna da espaziontzi eta guzti agertuko diren. Estralurtar, espaziontzi, espazioneska, espaziomutil edo dena delakoak han agertuta ere, guztiek batera primeran pasa dezatela besterik ez diegu opa!