Kategoria: -tzearena
Badakizue hemen, labur beharrez, gaiak gaingiroki baino ez ditugula jorratzen. Aspalditik ekarri nahi nituen hona -t(z)earen nominalizazioarekikoak, adibide ugari jaso, eta eraz landu gaia.Uste dut adibide bat aski izango dela (beharko du izan), ohartzeko hobeto pentsatu behar genukeela benetan haren premiarik dagoen ala ez.Huts handia izan zen etxera ez deitzearena.Argi eta klaru dago beste molde hau egokiagoa dela.Huts handia izan zen etxera ez deitzea.Hamaika adibide halako atera litezke. Baten batek ekarriko balizkigu banaka batzuk, bihotzez eskertuko genioke.