BERBA EIZU!

gazte ardurak, kezkak, interesak, iritziak, kritikak...

Gaurko nire kezka gizarte ongizateko zerbitzuei buruzkoa izango da. Hain aurreratuta gauden herrialde honetan ezin ulertu dezaken arratsalde oso batetan elektrizitatea joan etorrian egotea inolako arrazoirik gabe, trumoi eta ekaitz egunetan justifikazioa aurkitu daiteke, baina oskarbi eta haize gabe dagoen egun batean ez dut arrazoirik bilatzen. Hori gertatu zait gaur arratsaldean, klaserako ordenagailuan lan bat egiten ari nintzela tentsio jaitsiera bat egon da eta ordenagailua eta etxeko elektrotresna guztiak bertan behera geratu dira. Elektrizitate pixka bat heltzen zen baina ez nahikoa ...


Laranja bat jaterakoan, azala zuritu eta mamia jaten dugu. Mamian dago zaporea, jukua, garraztasuna edo gozotasuna, freskura, muina, bihotza.Laranja gustatzen al zaizu? galdetzen digutenean, erantzuteko ez dugu laranjaren itxuran arreta jartzen. Mamia dastatu eta orduan gure gustukoa ote den erabakitzen dugu.Laranja zuritu gabe ezin dezakegu jakin zaporea gustatuko zaigun ala ez. Bere kolorea, forma edo usaina gogoko izan dezakegu edota gorrotatu. Baina azalak ez digu uzten barnekoa  nolakoa  den  ikusten. Hala ere, esan behar dizuet egungo gizarteak azala nahiago duela.Zerga...


Zenbat denbora agoantatuko zenuke zuk telebista batena aurrean lorik egin gabe? Ba Bilboko Fnac-ean, zelan ez Bilbo Handian, proba egin dute. Emaitza 35 ordu izan da. ‘Lost’ izeneko Amerikar Estatu Batuetako telesailaren lehen eta bigarren denboraldiak ikusi dituzte bata bestearen ostean. Urriaren 8ko goizeko hamarretatik hurrengo eguneko gaueko bederatziak arte. 50 pertsonak parte hartu zuten eta 35 agoantatu egin zuten etengabeko maratoi honetan. Gainontzekoak deskalifikatuak izan ziren mugikorra erabiltzeagatik, onartuta zegoen denbora baino gehiago erabili zutelako edo ezin izan zutelak...


Gobernua paroaren zenbakien beherakadekin oso kontent agertzen dira, baina poztasun hori ezin daiteke erabat positiboa izan. Gero eta langile gehiago daude lanpostu batean, baina horrek ez du esan nahi kalitatezko lan batean ari direla. Egiten den lan hori oso txarto ordaindua dago eta horrek ez du bizitzeko kalitaterik ematen. 1000 euro baino gutxiago hilean lortzea ez du posible egiten etxe bat alokatu edo hipotekatzea, jatea, aisialdi pixka bat edukitzea, bizitzeko oinarrizko erosketak egitea, etab. Ez gara kapritxo dirutsuetaz ari, bizitza garestitu egiten da, IPCaren urtez urteko gorak...


Lehenik eta behin esatea, bat egiten dugula emakumearen kontrako bortzakeriari aurre egiteko sortu berria den neurriarekin: 016 zenbakia. Beti ez dira kezkak izango gazteek esan beharrekoak!!Emakumeen kontrako bortzakeria areagotu egin da azkenengo urteetan emakumea lan mundura sartzearekin batera. Gauzak horrela, arlo honetan ematen den edozein aurrerapausu ezagutzea eta jakinaraztea da gure ardura. Irailaren 3an telefono bat jarri zuten martxan, emakume hauen kezkak erantzuteko asmoarekin. Telefono zenbaki honek, 016 ak hain zuzen ere, berrikuntza handia suposatu du. Izan ere, ez du aztar...


Azken aste honetan sortu da kirolariak eta parranda egitearen arteko polemika. Baina nik argi daukadana da orain arte berdina gertatu izan dela. Adibidez, Athleticen kasuan hiru urte dira jada bigarren mailara baxatzeko arriskuan egon garela eta horrek jokalariak luparekin begiratzeko morboa sortu da. Iaz Yeste Algortan ikusi zuten mozkor eginda eta pasadan astean Del Horno eta Amorebieta zepelin izugarria hartuta makro-diskoteko batean Bilbon. Aski ezagunak dira beraien irteeratxoak baina, bakarrik ateratzen dira medioetara taldeak galdu egiten duenean. Uefara gindoazenean, eta emaitzak on...


Etxebizitza bat eskuratzea da gazte askorentzat helburu garrantzitsu bat. Etxebizitzak garestiak dira erostea, bestalde alokatzeko etxeei dagokienez, hainbat dira etxe bat alokatu nahi dutenak baina, era berean asko dira ere hutsik dauden etxeak. Asteburu honetan ospatzen da Bilbo eta Donostian eta estatuko hainbat hiriburuetan gazteen eskubideen aldeko protesta. Euriborra gora doa, etxeen prezioa gora doa, baina gobernuen laguntza eskasa da (diru laguntza eza, onartu gabeko plan asko, diru falta aurrekontuetan, 35m2etako mini-etxeak…) eta horrekin ezin du inork etxeko zilborrestea hautsi. ...


Gaur blog berri bat estreinatzen ari gara. Bere izena "BERBA EIZU!". Hemen gazte ardurak, kezkak, interesak, iritziak, kritikak... jasotzen joango gara gutxika-gutxika. Blog hau egiten dugunon izena Amets Diaz, Libe Lombraña eta Liher Puente dira eta Publizitatea eta Harreman Publikoak eta Ikus-entzunezko komunikaziozko lizentziaturak ikasten ari gara Leioako Euskal Herriko Unibertsitatean. Gure bigarren urtea da eta blog hau Komunikabide Ereduak izeneko ikasgaiarekin batera sortzen da. Kurtso hasieran esaten den bezala, espero dugu denak gainditzea. Eta blogari dagokionez dena ondo joatea...


berbaeizu 1456131445920

Egunero milaka gauza gertatzen dira gure inguruan eta horiek jakinarazteko sortu dugu blog hau. Eskeintzen dugun hau, aukera ezinhobea da esan gura dugun guztia esateko. Iritziak, kezkak, bidegabekeriak, kritikak... plazaratu daitezke hemen. Ez gara garrantzitsuak izatera iritsiko, baina gutxienez hau lehenengo urrats bat izango da gure ahotsa entzuteko. Zerbait esateko baduzu, ez zaitez isildu!!! BERBA EIZU!!