Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean komunikaziorik ez

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-12-09 22:17
1

Duela bi aste inguru gure fakultatean (Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultatean) hauteskundeak ospatu ziren, Ikasle Kontseiluaren baitan ordezkatuko gaituen taldea aukeratzeko asmoarekin.
Hautagaiak, Ikasle Abertzaleak, Unibertsiateko Ezkerra, Lurgorri eta ASI ziren. 
Aste hartan, fakultatea, talde horietako batzuk egindako propagandaz josita ikus zitekeen eta talde desberdinek aurkezten zituzten urteko programen orri informatiboak ere eskuragarri genituen. Benetan, ez ninduen bat ere harritu fakultatean nabari zitekeen giro informatibo eta pertsuasibo horrek. Ez dakit nola bizi zituzten hauteskundeak gainerako fakultateek, baina gurea komunikazioaren fakultatea da!
Bi aste pasa dira eta oraindik askok ez dugu hauteskundeak irabazi zituen taldearen berri. Ez al da kontraesan bat komunikazioaren fakultatean komunikazio gabezia hain larriak egotea? Zer dela eta ez da komunikatu hauteskundeak nork irabazi zituen?
Bi erantzun baino ez zaizkit bururatzen:
- Ikasleak ordezkatzen gaituen Kontseilu hori ez da oso fidagarria edo serioa eta itxurak gordetzeko baino ez da egiten; beraz, kontseilu hori osatuko duen taldea zein den ez da garrantzizko gauza ez gaituelako ganoraz ordezkatuko. Hortaz hau izango litzateke neure buruari egin beharreko galdera nagusia: Zertarako bozkatu dut?
- Arazoren bat egon delako edo atzean ikasleok ezagutzen ez ditugun bestelako gai nahasi edo ilunak daudelako. Horrela bada, zergatik ez dugu ikasleok horren berri? Noiz eta nola konponduko da?
Niri behintzat, ikasle moduan, gai serioa iruditzen zait, unibertsitatearen barne gure interesak ordezkatuko dituzten eta gure alde aterako diren pertsonak aukeratzen ditugulako hauteskunde horiekin.
 
Hauteskunde programa desberdinak irakurtzeko, alderatzeko eta egun hartan bozkatzera joateko ardura hartu genuen ikasle guztiak emaitzaren zain gaude.


               

                            

Mikel

Mikel 2007-12-12 21:05 #1

<p>Benetazko arrazoia: UTZIKERIA. Dekanotzari edo honen guztionen ardura daukanari bost axola informatuta gagozan ala ez. Web orrian ezer ez, adierazpenik ez, informazio-orririk ez... Hautatuak atara diraren izenez&nbsp;gain, parte hartzea ere jakin nahiko nuke. Imajinatuko dozue...</p>


Utzi iruzkina: