Motorra arriskutsu bihurtzen da
Asteburu honetan motorren txapelketa bukatu da Valentzian, bertan parte hartu duten pilotuek izugarrizko segurtasun neurriak daramatzate (kaskoak, motor-airbagak, arropa seguruak…) gainontzeko zirkuituetan bezala. Baina zirkuituetara hurbiltzen diren afizionatuek ez dute segurtasuna gauza garrantzitsu bezala hartzen. Hiru izan dira aurten Chesten hildakoak: bi motor gidari eta oinezko bat motor batek zapaldua. Jakina denez, motor gidari hauek beraien motor-afizioa muturreraino eraman dute eta gainera hori alkoholarekin eta abiaduraren nahastuta, istripu ziurra lortzen da. Hau aurten gertatu da, baina urtero berdina errepikatzen da. Autoritateak jende bilketa hauek ekiditen saiatzen den arren motoristen bizitzeko era ezin daiteke aldatu. Neurriak hartu beharko dira beraz.
Horretaz aparte, azken ikerketek argi utzi dute, trafiko istripuen gehiengoak motorrarekin gertatzen direla. Gainera, zifra hauek igotzen doaz DGTak araudia aldatu egin duenetik: kotxe gidabaimenarekin zilindrada gutxiko motorrak erabiltzeko aukera etsamina pasatu gabe, adibidez. Beraz, argi dago hartutako erabaki berri horiek ez dutela batere lagundu. Motorrerako etsamina egitea beharrezkoa da eta honen biguntasuna aldatu beharra dago. Aspaldi azterketa praktikoari zegokionez, askoz ere zaliagoa zen, hau da, aurreko praktika gehiago eskatzen zuen. Horrek motoristen esperientzia handiagoa zekarren, hori izan daiteke egin daitekeen aldaketa txiki bat arazoari etendura bat emateko, edota etsamina derrigorra izatea motorrak duen zilindrada edozein dela ere. Baina, legea aldatzearekin ez litzateke nahiko izango errepideen hobekuntza bat egiten ez bada ere. Nahiz eta prestakuntza maila egokia izan errepideko egoera traketsa bada ez du ezertarako balio.
Zubi honetan 25 hildako egon dira errepideetan, ez da zenbaki bat, pertsonak baizik.
Iruzkinak
2008-09-02 15:41 #1

_________000000______000000________
________00000000____00000000_______
_______0000000000000000000000______
______000000000000000000000000_____
_______0000000000000000000000______
_________000000000000000000________
___________00000000000000__________
_____________0000000000____________
_______________000000______________
_________________00________________

Utzi iruzkina: