Zer nahiago, mamia edo azala?
Laranja bat jaterakoan, azala zuritu eta mamia jaten dugu. Mamian dago zaporea, jukua, garraztasuna edo gozotasuna, freskura, muina, bihotza.
Laranja gustatzen al zaizu? galdetzen digutenean, erantzuteko ez dugu laranjaren itxuran arreta jartzen. Mamia dastatu eta orduan gure gustukoa ote den erabakitzen dugu.
Laranja zuritu gabe ezin dezakegu jakin zaporea gustatuko zaigun ala ez. Bere kolorea, forma edo usaina gogoko izan dezakegu edota gorrotatu. Baina azalak ez digu uzten barnekoa nolakoa den ikusten.
Hala ere, esan behar dizuet egungo gizarteak azala nahiago duela.
Zergatik ematen diogu hainbesterako garrantzia kanpoko itxurari?
Ulertzekoa da gizakia bere gorputzaz eta itxuraz kezkatzea. Azken finean guztiok atsegin dugu besteengan inpresio ona eragitea. Baina azken bolada honetan kezka hori muturrera eramaten da. Gizaki modernoa bere itxuraren morroi bihurtu da. Barrukoari baino garrantzi handiagoa ematen zaio itxurari. Une honetan topo egiten dugu estereotipoekin. Baina larriena da, gazteok, konturatu gabe, estereotipo horiek bermatzen ditugula.
Benetan, zaila egiten zait ulertzea zertan eredu bati (argala, polita, gaztea, zimurrik gabekoa...) jarraitu behar zaion besteak liluratzeko. Pertsona baten indarrak, sentiberatasunak, irribarreak, alaitasunak, begiradak, lasaitasunak, egiazaletasunak, azkartasunak, pikardiak, esfortzuak edo adeitasunak ere lilura dezake.
Estereotipoak bermatzean, gizakion funtsa, mamia, desagertzen da. Gertakizunak itxuraz gertatzen dira, itxuraz hitz egiten dugu, itxuraz sentitzen dugu eta itxuraz ere norbait gara.
HORRELA BIZITZEAK MEREZI DU?
Iruzkinak
Mikel (freewheel) 2007-10-15 21:19 #1
Ya lo dicen los Heroes: "La apariencia no es sincera"
Utzi iruzkina: