Parranda egin eta gero lanera
Azken aste honetan sortu da kirolariak eta parranda egitearen arteko polemika. Baina nik argi daukadana da orain arte berdina gertatu izan dela. Adibidez, Athleticen kasuan hiru urte dira jada bigarren mailara baxatzeko arriskuan egon garela eta horrek jokalariak luparekin begiratzeko morboa sortu da. Iaz Yeste Algortan ikusi zuten mozkor eginda eta pasadan astean Del Horno eta Amorebieta zepelin izugarria hartuta makro-diskoteko batean Bilbon. Aski ezagunak dira beraien irteeratxoak baina, bakarrik ateratzen dira medioetara taldeak galdu egiten duenean. Uefara gindoazenean, eta emaitzak onak zirenean, berdin zioen jokalariak juergan bazihoazen edo ez, baina orain bai.
Honekin ez dut esan nahi jokalariak martxan irten behar direla gauetan, irteten badira era formal batean egin behar dute, batez ere kontuan izanda zelako soldata jasotzen duten hile bukaeran eta zenbat sozio dituen taldeak dirua jartzen. Baina kasu honetan jarraitzaileak ez dira morboaren atzean ibili behar, atentzio tokea bai, baina insultatu gabe.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: