Argirik gabe ezin bizi

berbaeizu 1456131445920 BERBA EIZU! | 2007-10-16 01:16

Gaurko nire kezka gizarte ongizateko zerbitzuei buruzkoa izango da. Hain aurreratuta gauden herrialde honetan ezin ulertu dezaken arratsalde oso batetan elektrizitatea joan etorrian egotea inolako arrazoirik gabe, trumoi eta ekaitz egunetan justifikazioa aurkitu daiteke, baina oskarbi eta haize gabe dagoen egun batean ez dut arrazoirik bilatzen. Hori gertatu zait gaur arratsaldean, klaserako ordenagailuan lan bat egiten ari nintzela tentsio jaitsiera bat egon da eta ordenagailua eta etxeko elektrotresna guztiak bertan behera geratu dira. Elektrizitate pixka bat heltzen zen baina ez nahikoa bonbilla batek argia eskasa emateko ere ez.

Mungiako hainbat dendek beraien ateak itxi behar izan dituzte ezin baitituzte barra kodigoa kutxatik pasatu, Erkorekan adibidez, eta gainera tentsio jaitsieraren ondorioz ogia egiteko erabiltzen duten ornoa izorratu egin zaie. Horrelakoak aspaldidanik oso normalak izaten dira eta ordenagailuaren plaka bat baino gehiago apurtu dira.

Horretaz aparte Iberdrolako monopolio ahalindartsuari erantzukizunak eskatuz gero antzarak ferratzera bidali egiten zaituzte, tramite piloa egin beharra dago eta azkenean ezertarako ez, bezeroentzako telefonoa erabiltzea ez du ezertarako balio.

Teknologiaren azken aurrerakuntzen gure gizarte honetan, zerbitzu bat ordaintzen badugu horren trukean zerbitzua eskuratu nahi dugu, asko eskatzea al da?


Utzi iruzkina: