antropo...ze?

ARDITURRIKO BIDEGORRIAREN ERABILERA (1.argazkia)   GAIAREN AURKEZPENA: Oiartzun Gipuzkuako ekialdean, Aiako Harriaren magalean kokatzen den herri eder bat da. 10.000 biztanle inguru dauzka zortzi auzotan banaturik. Historia handiko herri honek naturaren edertasuna begi bistan uzten duen sekulako paisaiak ditu bere barnean. K.O. lehenengo mendean erromatarren eskuetan egon ziren lurralde askotariko bat da herrixka hau. Arditurriko meategietan sekulako ustiapenak egin zituzten urte luzeetan zehar. Ustiapen hauek direla eta daukagu gaur egungo bidegorri zoragarri hau. Arditurri Oiart...


    GAIAREN AURKEZPENA Errugbia Ingalaterran sortua da, Warwickshireko Rugby School-en garatutako arauak hartu zituen XIX. mendean. Kontaktuzko jokoa da eta oso beharrezkoak ditu trebetasuna, indar fisikoa eta taktika. Mundu guztian zabaldurik dagoen arren, Britainiar uharteetan (Ingalaterra, Irlanda, Gales eta Eskozia), Frantzia, Australia, Zeelanda Berria, Fiji, Samoa, Tonga, Hegoafrika eta Argentinan dauka entzuterik handiena. Euskal Herriari dagokionez, oso hedaturik dago Ipar Euskal Herrian, eta jarraitzaile ugari ditu. Hego Euskal Herrian, berriz, askoz ere zabalkunde m...


  1917an hasi ziren emakume raketistak lehen partiduak jokatzen. Lehendik ere baziren beste zenbait modalitate: zesta, pala, esku huska eta erremontea esaterako. Baina ezerk ez zuen kanpotik ekarritako raketisten modalitate hark adinako arrakastarik izan. Ordura arte emakumeak inguruan aukerarik izanez gero behintzat, aritzen ziren pilotan eta asko ziren gizonen parekoak (edo hobeak), baina ez zuten inongo sonik eta 1923tik aurrera hasi ziren lehen ezizenak argitara ateratzen (zenbait gizonezkoren negoziorako, noski). Oztopoak besterik ez zituzten inguruan, eta heme...


Ezertan sakontzen hasi aurretik Levi Straussen aurkezpen txiki batekin emango diogu hasiera testu honi. Levi Strauss 1908an Bruselan jaio zen antropologo, filosofo eta etnialaria izan zen, XX. mendeko garrantzitsuenetarikoa. Antropologia estrukturalaren sortzaile gisa ezagutzen da. Hark zioen, guztia estrukturez osatua dagoela eta estruktura horiek ikertu eta argitaratu daitezkeela.                                    ...


Antropologiaren historian garrantzi handia izan duten bi ikerlariren inguruan jardungo dugu idazki honetan. Bi korronte ezberdin erabiliz bakoitzak bere bidea egin zuen, esanguratsuak bienak ere. Batetik Bronislaw Malinowski daukagu, antropologo europar honek funtzionalismoaren inguruan garatu zituen bere lan eta teoriak. Bestetik, Franz Boas antropologo estatu batuarra daukagu, kulturalismoaren inguruan gogor lan egin zuena. Hasteko, Boasek garatutako ideietan murgilduko gara. Boasek ikuspegi aldaketa bat izan zuen. Inguruneak gizakiarengan daukan eragina behatu beharrean, gizakiak ingur...


XVIII. mendean, zientzien aurrerapen gero eta bizkorragoak markatutako garai batean, Argien filosofoek eman zuten "giza genero"aren aurrerapen mugagabearen berri. Ezin aipatu gabe utzi, beraz, Darwinek emandako azalpena, selekzio naturala oinarrian duena: gutxien egokitutako banakoentzat heriotza eta bizitzaren borrokarako egokien prestatutakoentzat  bizirik irautea. XIX. mendearen bigarren aldian, antropologiako paradigma bakarra zen eboluzionismoa, ikuspegi eboluzionista alegia, L.H. Morgan amerikarra eta E.B. Taylor britainiarra ziren korronte honetako autore esanguratsue...


Euskal Herriko kultur aberastasuna eta haren jatorri ezezaguna tarteko, euskal gizartea sarri izan dute aztergai zenbaitek, kanpokoek zein bertakoek. Hiru etapa bereizten dira euskal antropologian: Lehenengoan (1918-1936) Eusko Ikaskuntza sortu zen, Gerra Zibila bitarte iraun zuena. Hala, lehenengoz euskal kulturaren eta gizartearen inguruko ikerketa sistematikoak garatzen hasi ziren; nahiz eta aurretik ere bazen euskal kulturari buruzko ikerlan antropologikorenbat.        Esparru ugari ikertu zituzten: natur zientziak, arkeologia, historiaurrea, ant...


    Etnografia hitza entzutean, burura lehenik datorkiguna, lekuan lekuko lan baten inguruko hausnarketa da. Baina ezinbestekoa da ohartzea etnografia bat egiteko ez dagoela urrutira joan beharrik, zure herritik bertatik hasi baitzaitezke; zalantza bat baitu edozein ikerketa etnografikok oinarrian eta zalantza hori zure egunerokotik sortua izan bailiteke.                                Lehenik eta behin, aztertu edo behatu nahi den ingurua, kulturalki aztertu behar duzu, hau d...


XIX. mendearen amaieran sortu zen antropologia diziplina akademiko gisa eta honetan denak bat etorri arren, ez dira ados jartzen zientzia honen aurrekariak zein edo noizkoak izan ziren. Irvin Hallowellek zioen eran: “antropologiaren historia arazo antropologikoa da”. Bi hipotesi nagusitzen dira: Batetik, XIX. mendea baino atzerago joatea ez dela komeni diotenak (antropologoak); hala, Jimenezek dio, historiako une jakin batean izan behar duela sorrera, haren helburua inplizitoki pertsona guztien pentsamenduan dauden kezkak direlako. Bestetik, XIX. mendea baino lehen  jarr...


Alteritatea

antropo..ze? 1507324355617 antropo...ze? | 2017-10-28 12:00

   Kepa Fernandez de Larrinoaren "Alteritatea" irakurgaia oinarri hartuta, antropologian "besteen" inguruan egindako gogoeten eboluzioaren eta ikergaien bilakaera nabarmenaren lekuko gara, azter dezagun, bada. Gizakiak, gizakia denetik izan du gizakiari buruz luze eta zabal hitz egiteko eta idazteko joera, hargatik, antropologia norberarekin zerikusirik ez duen gizarte eta kulturak ezagutzean datza, giza portaerari buruzko azalpen orokorrak formulatzen saiatuz (nahiz eta norbere kulturan sakontzeko tresna gisa ere gero eta gehiago erabili ohi den). Gizakia inoiz ez da asetzen e...


antropo..ze? 1507324355617

Hona hemen unibertsitateko hiru ikaslek sortu berri dugun bloga, gizarte antropologiara hurbildu nahian. Beraz, murgil zaitezte gure ideien artean!