Etnografia on bat egiteko aholku bilduma
Etnografia hitza entzutean, burura lehenik datorkiguna, lekuan lekuko lan baten inguruko hausnarketa da. Baina ezinbestekoa da ohartzea etnografia bat egiteko ez dagoela urrutira joan beharrik, zure herritik bertatik hasi baitzaitezke; zalantza bat baitu edozein ikerketa etnografikok oinarrian eta zalantza hori zure egunerokotik sortua izan bailiteke. |
|
Lehenik eta behin, aztertu edo behatu nahi den ingurua, kulturalki aztertu behar duzu, hau da, bertako pertsonek egiten dutena ulertzeko ea zein arau edo lege jarraitzen dituzten ulertu; haiek egiten dutena begiratuz eta esaten dutena entzunez. Beraz, pertsonen jokaera aztertuz.
Aipatu gabe utzi ezin diren beste bi puntu garrantzitsu: etnografia modernoaren ezaugarriak (arau, pausu, jarraibide…) ezagutzea eta bertakoekin egotea/bizitzea dira, hau da, esperientzia jakin bateko lekuko zuzena izan zaitezen (prozesu, errealitate edo gertakarietan). Horretako euren ohitura eta arauetara moldatu beste aukerarik ez duzu aurreiritzi guztiak suntsituz (zenbaitetan gogorra eginagatik ere, datorrena datorrela onartzeko prest egonez), ez zaitzaten ezezagun baten eran tratatu, euretako bat bazina bezala baizik; hala, gertuko azterketa sakon eta zorrotzago bat egitea lortuko duzu.
Metodoari begira, errazena dela esan badaiteke ere, ezin bestekoa ere bada, bilatzen eta jasotzen den informazio guztia era egoki batean eramateko: lehenik, elkarrizketak eta behaketak egitea eta jarraian dokumentu jakin batzuk sortzea (eguneroko bat esaterako). Honetarako, eskemak egitea oso lagungarria izan daiteke, baita argazkirenbat gehitzea ere. |
Funtsezkoa da informazio subjektibo eta objektiboa ondo bereiztea, hargatik, zure dedukzio eta behaketak desberdintzea komeni da.
Metodoaz gain, badaude beste zenbait irizpide ahaztu ezin direnak, baina, agian, zenbaitetan gehien kostatzen direnak: behatzen jakitea (zer/ nola), soilik entzuten jakitea eta gauzak benetan diren bezala ulertzea (edo ulertzen saiatzea). Inguratzen zaituen horren sentiberatasunean oinarrituz, zentzumen guztiak adi dituzula. |
|
Azkenik, lortu duzun informazio guztia, hau da, zuzenean bizi eta behatu duzuna, idatzietara pasa behar da, irakurleei bizitako esperientziaren berri emateko; kultura edo gizarte hura hobeto ezagutu dezaten. Horretarako oso garrantzitsua da testua ondo nola moldatu behar den jakitea eta moldatzeko gai izatea.
Bibliografia:
- Angel Díaz de Rada antropologoaren “Bertan egon nintzen”
- Los Argonautas del Pacifico SARRERA -Malinowski- 1973
Argazkiak:
http://www.accessiblecomputing.com/images/image-content-management-systems.jpg
Iruzkinak
Utzi iruzkina: