Euskal antropologia

antropo..ze? 1507324355617 antropo...ze? | 2017-11-30 21:04

Euskal Herriko kultur aberastasuna eta haren jatorri ezezaguna tarteko, euskal gizartea sarri izan dute aztergai zenbaitek, kanpokoek zein bertakoek.

Hiru etapa bereizten dira euskal antropologian:

Lehenengoan (1918-1936) Eusko Ikaskuntza sortu zen, Gerra Zibila bitarte iraun zuena. Hala, lehenengoz euskal kulturaren eta gizartearen inguruko ikerketa sistematikoak garatzen hasi ziren; nahiz eta aurretik ere bazen euskal kulturari buruzko ikerlan antropologikorenbat.       

Esparru ugari ikertu zituzten: natur zientziak, arkeologia, historiaurrea, antropologia fisikoa, folklorea...

Garai hartako antropologoak: 

       

                Telesforo Aranzadi (1860-1945)

 

Farmazia eta zientzia naturalak ikasi bitartean zaletu zen antropologiaz. 1891. urtean Parisko Antropologia Elkarteak saritu zuen "El pueblo euskalduna" lanarengatik; euskal arrazari buruz ikuspegi antropologikotik egindako lehen ikerlanetako bat.

Bere figura ahaztezina eta haren ekarpenak zirela eta, natur Zientzien Taldea sortu zutenek “Aranzadi” izena eranstea erabaki zuten.

 

 

Joxemiel Barandiaran (1889-1991)

 

Euskal etnografiaren sortzaile eta autore garrantzitsutzat hartzen da, Aranzadi Zientzia elkartearekin batera. 1964. urtean, "Euskal Atlas Etnografikoa" helburu zuten Etniker taldeak sortu zituen. 1947an sortu zen Aranzadi eta Barandiaran gerragatik atzerrian izan arren, bertatik segitu zuen lanean. Gerora sortu ziren Munibe, Eusko Folklore eta Kabie aldizkariak, euskal etnografiari buruzko lanak argitaratzeko.

                             

 

Elkarrekikotasuna eta galdeketak erabili zituzten metodologia gisa. Gizartearen azterketak ikuspegi zientifiko batetik eginez, hau da, objektibitatea bilatuz.

Bigarren etapan (1936-1960), gerraren ondorioz ikerlari askok erbestera joan behar izan zuten; hargatik, Eusko Ikaskuntza eta ikerketa taldeak aldi baterako desegin egin ziren. 1953. urtean, ordea, Barandiaran Hego Euskal Herrira itzuli zen (Saran baitzen erbestean) eta Aranzadi elkartearekin ikerketak berrartu zituen. Ikerketa antropologikoek izaera autonomo eta pertsonalago bat hartu ahala, zientziak elkarrengandik bereizten hasi ziren.

 

Garaiko antropologoak, bertako zein kanpokoak: 

 

Julio Caro Baroja (1914-1995)

 

"Euskaldunak" eta "Ikerketa euskaldunak" idatzi zituen 1949 eta 1973an, hurrenez hurren. Horrez gain, 1984. urtean euskal identitatea, populismoa eta biolentziaren inguruan egindako hainbat hausnarketa.

Antropologotzat badugu ere, hark bere burua "etnohistoriadore"tzat zuen, izan ere, kultura eta aspektu sozialak ikuspuntu diakroniko batetatik ikusten zituen. Hala ere, nahiz eta Barandiaranen eta egungo euskal gizarte antropologiaren arteko zubia eraikitzerakoan garrantzia handiko pertsona izan den, inoiz ez du egindako lanaren aitormenik jaso.

 

Euskal Herrian ordura arte aztertzen ziren hizkuntzalaritza eta antropologia fisikoa alde batera utziz, gizarte tradizionaletik industrialerako saltoa aztertzeko lurralde egokia izaki, ikerlari atzerritar ugari etorri ziren.

 

 

William Douglass (1939)

 

Euskal emigrazioaren inguruko lanen ondoren, bi monografia kaleratu zituen: batetik, "Death in Murelaga" (1969): hilketa errituak oinarri hartuta, egitura sozial, baserri, familia instituzio...en azterketa. Eta bestetik, "Echalar and Murelaga" (1973): bi komunitateren arteko konparaketan oinarrituta, aldaketa demografiko, egiturazko, ekonomiko eta hauek dakartzaten berrikuntza eta gatazken azterketa.

Hauez gain, ekarpen gehiago ere egin ditu: "Amerikanuak" (1975), "Beltran" (1979), "Terror and taboo" (1996), "La Vasconia global" (2004)...

 

 

 

Davydd J. Greenwood (1942)

 

1920-1969 bitartean, turismoak eta industralizazioak Hondarribiako nekazaritzan eragin zuen hondamendia eta tradiziotik komertzializaziora izandako aldaketak deskribatu zituen; batetik, irabazi ekonomikoak izanagatik ere, komunitateek irabazi ekonomiko hauekiko jabetza galtzen zutela, eta bestetik, ezberdintasun sozialak handituz, elkarlanerako loturak galtzen zirela, eta erreprodukzio sistemak nekazal arloan desegituratu egiten zirela ondorioztatuz.

Baita kultura turismoa erakartzeko beste baliabide bat bezala erabiltzen zela argudiatu ere.

   

 

Sandra Ott (1951)

 

Euskal hizkuntza eta ohitura bitxiei buruz entzundakoak tarteko, 1976an Zuberoara joan zen bertako artzainen komunitateak aztertzera; talde hauek, isolamendu sozial eta geografiko zein monolinguistikoarengatik bereizten baitziren.

"The Circle of Mountains", "Living with the Enemy"... idatzi zituen.

 

Tokian tokiko lan intentsiboa egin zuten, hau da, partehartze behatzailea; ikuspegi zientifikoari jarraiki, betiere.

 

Azkeneko etapan (1960-gaur egun), ikerketa antropologikoek indarra hartu dute, unibertsitateetan graduak sortuz. 1978an Eusko Ikaskuntza osatu zuten berriro. Eta euskal ideologia nazionalista, emakumezkoen generoa eta portaera erritualen azterketak nagusitu dira ordutik. Garaiko antropologoen artean daude: Joseba Zulaika, Joxemartin Apalategi, Azkona...

 

Teresa del Valle (1937)

 

Euskal identitatea, Korrika, euskara eta Euskal Herriko lurralde bakarraren bermea eta sinboloak aztertu zituen. 1981a geroztik, euskal emakumeen etninizitatea eta nazionalismoa ikertzen aritu zen; azterketa praktiko eta teorikoak eginez, sexu desberdintasuna eta hierarkizazioa aztertu ditu eremu ugaritan.

 

Jone Miren Hernandez (1970)

 

Kazetaritza eta Soziologia ikasi ondoren, Gizarte antropologian murgiltzea erabaki zuen. Bi ikerlerro nagusi izan ditu: hizkuntza antropologia eta antropologia feminista. Azken honen aritik, kirola edota gazteen aisialdia ere ikertu ditu, baina azkeneko lau urteotan bertsolaritzak protagonismoa hartu du bere ibilbidean.

"Emakume bertsolariak: ahozkatu gabeko identitatea", "Emakume bertsolariak: bertsotik bertsora, hanka puntetan"... idatzi ditu besteak beste.

 

 

Azterketak eredu intelektualari jarraiki burutu zituzten, hau da, errealitate sozial eta kulturalaz eta bereziki, aginte politikoaz gogoetak eginez; beraz, mistifikazio eta botere ideologiko-politikoak analizatuz. Hauen ondorengoak, antropologo espertoak dira: kudeatzaileak, gestio lanetan ari direnak.  

 

Lau ereduri jarraiki egin dituzte euskal kulturaren inguruko azterketak (gehienak):

  • Eredu kultural indoeuropear aurrekoa: etorkizuneko mito eta kondairak sortu zituzten trikuharri, hizkuntza, errito magiko eta kobazuloetako pinturak aztertzen dituen lanen bilduma. Hala nola, Aranzadi eta Barandiaranek egindakoak.
  • Eredu kultural pirinierra: mendiko bizimodu, euskal kulturaren ahozko ezaugarriak zein erlijioso aurrekristauak... aztertzen dituen lanek osatua; industrializazioaren aurreko garaikoek. Barandiaranen lana da aipatzekoa.
  • Eredu kultural greko-latinoa: eredu hau aurreko biei eginiko kritika bat da. Kultura eta gizarteen inguruko gatazka giroa, klase sozial desberdinetakoen arteko aldeak eta kristautasun eta paganismoaren arteko desberdintasunak aztergai dituena. Barojaren lanak eredu honen isla ezin hobea dira.
  • Eredu kultural globala: kultura mestizajea dela dion eredua; bertsolaritzan, dantzan, trikitixan... ikusgai dena. Baita euskal kulturaren sinbolo ofizialetan antzeman daitekeena ere (kanpokoei geurea dena itxuraldatuta saltzeko).

 

 

 Lagundu al du antropologiak geure burua ezagutzen?

 

Dudarik gabe. Batetik, ez genekiena ikasi dugulako, zazpiak bat izanagatik ere inguruko lurraldeetako bizimodu eta ohiturak anitzak eta guztiz desberdinak direlako (edo izan daitezkeelako) eta, bestetik, zenbait gauza ustez hala zirenak irauli ditugulako, euskal matriarkatuaren mitoa deuseztea esaterako. 

Geure ohituren, sinesmenen, portaeren, usteen, beldurren... jatorria bilatzeaz arduratu da antropologia, nondik datozen (azken finean gatozen) jakin dezagun (geure sustraiak ez ahazteko), eta, beraz, nora goazen edo joan nahi dugun erabakitzeko. Ezer ez baita ezerezetik sortzen.

 

 

 

Bibliografia:

 

Argazkiak:

https://www.eke.eus/es/actores-culturales/partaideak/eusko_ikaskuntza/image_large 

http://www.euskonews.com/0680zbk/argazkiak/gaia68002_01.jpg 

http://www.argia.eus/astekaria/docs/2280/argazkiak/2280_05_01.jpg

 http://fotos01.lne.es/2014/11/09/646x260/museu-pueblu-3.jpg 

https://www.berria.eus/argazkiak_papera/BERRIA/d20170711/p030_f01.jpg 

http://www.euskonews.com/0680zbk/argazkiak/gaia68002_02.jpg 

http://anthropology.cornell.edu/sites/anthro/files/Greenwood.jpg 

http://www.euskalkultura.com/fitxategiak/irudiak/solteak/2009/03/sandyOtt.jpg 

https://www.google.es/url?sa=i&rct=j&q=&esrc=s&source=images&cd=&ved=0ahUKEwiZ-uearfXXAhUIuBoKHTIdBZ0QjRwIBw&url=http%3A%2F%2Fpueg.unam.mx%2Fcige%2F&psig=AOvVaw2DhgaFS8KHioLpFxhTh37U&ust=1512648551539553 

https://www.jakiunde.eus/typo3temp/pics/601c83b236.jpg 


Utzi iruzkina: