Etnografia. Kirol bat baino askoz gehiago. Errugbiak gordetzen dituen sekretuak. - Maddi Sola

antropo..ze? 1507324355617 antropo...ze? | 2017-12-29 00:24

 

 

GAIAREN AURKEZPENA



Errugbia Ingalaterran sortua da, Warwickshireko Rugby School-en garatutako arauak hartu zituen XIX. mendean. Kontaktuzko jokoa da eta oso beharrezkoak ditu trebetasuna, indar fisikoa eta taktika. Mundu guztian zabaldurik dagoen arren, Britainiar uharteetan (Ingalaterra, Irlanda, Gales eta Eskozia), Frantzia, Australia, Zeelanda Berria, Fiji, Samoa, Tonga, Hegoafrika eta Argentinan dauka entzuterik handiena. Euskal Herriari dagokionez, oso hedaturik dago Ipar Euskal Herrian, eta jarraitzaile ugari ditu. Hego Euskal Herrian, berriz, askoz ere zabalkunde murritzagoa du .Errugbiaren funtsa eta oinarria besteekiko eta arauekiko errespetuan datza. Epailearen erabakiak ez dira ia sekula eztabaidatzen eta partidua bukatu bezain laster, aurkariak lagun bihurtzen dira. Hirugarren Zatia deiturikoa ere bada.

                                       

                                  

 

Errugbian jolasten ez duen edozeinek edo mundu hori ezagutzen ez duenak, kirol bat besterik ez du ikusiko, kirol gogor eta burugabe bat besterik ez, bertan, mina besterik ez hartzen den kirola alegia. Lan honetan kiroletik at, beste hainbat kontzeptu jorratuko dira.






IKEREREMUA AUKERATZEKO ARRAZOIAK



Hasiera batean, kirolaren gaia proposatu zigutenean, argi nuen surfari edo errugbiari buruz egingo nuela lan etnografikoa, are gehiago, biak lan berean bateratzea pentsatu nuen, baina ez nekien nondik hasi ere… Beraz, errugbian jolasten dudanez eta gertukoa denez niretzako, errugbiarekin geratu nintzen. Surfa alde batera uztea tamalgarria izan zen, txikitatik egiten dudan kirola baita, baina oso interesgarria iruditu zitzaidan errugbiaren ikuspegi baikor eta ezberdin bat azaltzea lan honen bidez.

 

Orain dela urte eta erdi hasi nintzela errugbian jolasten, Ordizian. Inoiz ez nuen imajinatuko kirol hau gustatuko zitzaidanik, baina gaur egun nire bizitzan oso garrantzitsua da, bai kirol aldetik bai harremanen aldetik. Etorkizun baterako, errugbian helburuak ditut kirol aldetik, hau da, zerbait gehiagora iristea edota toki ezberdinetan jolastea.



Errugbiari buruz beste ikuspegi bat ematea da nire asmoa lan honetan. Oso bitxia egin zitzaidan kirol honetan dagoen konpromezua, hau da, jolasten hasi nintzenean ez nuen espero kirol honek dituen gauza espezialak. Errugbiak hainbat balio eman dizkit bizitzarako, orain askoz segurtasun gehiago daukat. Kirol honek hainbat lagun ere eman dizkit, eta ez edozein lagun, baizik eta betirako nirekin egongo diren lagunak.



Kirol honek ematen dituen gauza onak azaleratu nahi ditut, egin ditudan elkarrizketen eta nire esperientziaren laguntzaz. Hortaz gain, beste galdera bat planteatu nuen neure buruari: errugbia hain kirol gogorra izanda bai fisikoki eta psikologikoki, hain beste lesio eraginda, hain beste sufrimendu emanda... zergatik jendeak ez du uzten kirol hau eta zergatik sortzen du mendekotasun antzeko bat?  

                                          



ELKARRIZKETAK



Lan honetarako erabili dudan metodologia elkarrizketak izan dira, batez ere esparru honetan behaketak ezin ditudalako egin. Guztira, hiru elkarrizketa egin ditut, denak nire inguruan ditudan pertsonenak.



Lehenik, Benjamin Davironi (Bneja) egin nion elkarrizketetako bat. Aurten Ampo Ordiziara etorritako 31 urteko jokalari argentinarra. Aurten ezagutu arren, nirekin eta nire taldeko neskekin oso ondo eraman da eta batzuetan gure entrenadore moduan aritu da. 5-6 urte zituela hasi zen errugbian geldialdi batzuk eduki arren. Guztira hiru errugbi taldeetan jolastu du ( San Marcos klubean 3.dibisioan, Klub Pucaran 1.dibisioan eta azkenik Ampo Ordizian). Lagunen ondorioz etorri zen Ordiziara, esperientzia berria bizitzera.

Noizbait errugbia uztea pentsatu zuen, are gehiago, pentsatu zuenean utzi egin zuen baina denbora bat eta gero berriz ere bueltan zen. Askotan jokalarien helburua errugbian zerbait izatera iristea da errugbiaren munduan, baina Benjai bere helburuez galdetzerakoan, bere erantzuna ondo pasatzea eta jokatzeaz eta jendeaz gozatzea izan zen, profesionala izan arren ez du bere burua aintzat hartzen. Asko autoexijitzen dela esan zidan baina denbora pasa ahala, konturatu da bere helburua gozatzea besterik ez dela.

 

Ea zerrek motibatzen zuen errugbian segitzera galdetu nioenean, ezin izan zidan erantzun konkretu bat eman, hau da, motibatzen zuena, zoriontsu izatearen eragina zen, kolpeak jaso arren bertan segitzea odolean zuen sentimendu bat zela.

Familiaren aldetik, babes osoa duela esan zidan eta haiengandik urrun egon arren, beti izango zituela berarekin.

 

Asko gustatu zitzaidan bere erantzun bat hau izan zen: ¨errugbiak gauza asko erakutsi dizkit, laguntzea erakutsi dit, berekoia ez izatea, fidatzea, gaur egungo nire lagunak ezagutzea lagundu dit¨.

 

Mundu honetan txikia sentitu dela esan zidan baina handiagoa ere bai, oso normala den gauza bat dela esan zidan, baina hori guztia buruan zegoela eta momentu horiek eragiten dutela partidu bat irabaztera edo galtzera.

 

Askotan lesionatu da baina horrek ez du eraginik izan bere karrera profesionalean, ¨mi antes y después, mi antes es haber empezado a jugar, mi después será cuando lo deje¨.





Urrengo elkarrizketa orain nire talde berdinean jolasten duen Lide Erbinari egin nion. Orain dela gutxi hasi arren bere karrera oso eraginkorra izango dena. 17 urtekoa eta Ordiziarra. Orkli Ordizian jolastu arren hainbat alditan izan da konbokatua Espaniako selekzioarekin eta dagoeneko Eurepeo bat jolastu du. Beste hainbat kiroletan aritu arren, txikitatik eduki du errugbiaren presentzia bere familiagatik. Baina gehien gustatu zitzaiona zazpiko errugbia izan zen, bertan korri gehiago egin dezake eta, horrek egin zuen errugbiarekiko beste interes bat edukitzea. Zazpiko errugbian Euskal selekzioarekin hainbat alditan jolastu zuen, eta ikaragarri gustatu zitzaion.  

Inoiz ez du pentsatu errugbia uztea, oraindik ere gutxi darama eta. Baina bere helburuetako bat Espainiako goreneko selekziora iristea da (bere ahizpa Amaia Erbina bezala). Olimpiadeta iristea ere bere ametsa dela aipatzen du.

 

Errugbian hasi zenean, gehien arritu ziona, dagoen harreman honak izan ziren, hau da, kontrako taldeekin ere oso harreman onak eraman izatea.

Azkenfinean, gehien bultzatzen diona errugbian segitzea, bere ahizparen eboluzioa da, berak erakutsi dio edozer gauza posible dela lortzea.

 

Nesken errugbiaz bizitzea gustatuko litzaioke baino ezbeharrez ezinezkoa da, lortzen duten dirua nesketan ia miseria bat da eta. Bestalde, nesken errugbian eboluzio bat ikusten duela goraipatzen du, beti ere mutilak izan arren protagonistak, errugbian geroz eta neska gehiago daudela ikus daiteke eta garrantzi gehiago hartzen ari dela ikusten da nesken errugbia.

 

Lideri ere lesioak ez diote errugbiaz baztertu, ez oso lesio grabeak eduki arren.

¨Gogorra izateak bultzatzen dit jarraitzera errugbian¨




Azkeneko elkarrizketa Xabier Rodriguezi egin nion, 22 urteko ordiziarra. 14 egin ditu errugbian jolasten, orain entrenadore da Ordiziako bigarren taldean (Garabi Ordizia). Bi taldeetan jolastu du, Getxon eta Ordizian. Ezagutu zuen momentutik gustatu zitzaion errugbiaren mundua, lagun batek bultzatua hasi zen jolasten txikia zenean. Xabik ere ez du inoiz pentsatu errugbia uztean, bere bizitzako hainbat harreman eta orain bere familia   errugbiari esker lortu ditu. Orain bere helburua kirol hau munduan nola ulertzen den ikasi nahi du, etorkizunean ahal bada honetaz bizitzeko.

 

Jokatzerakoan ezin zuen deskribatu sentitzen zuena, hori bai, partiduak baino lehen beti urduri zegoela esan zidan. ¨Beti sentitu naiz handi, kirol hau ez da inor txiki sentiarazteko sortu¨. Bere helburuetako bat kirol hau handiarazten segitzea da.

Kirol honetik ikasi duen gauzarik garrantzitsuena errespetua dela esaten zuen, bai taldekideekiko, aurkariekiko eta epaileekiko, errespetua bizitzan ere aplikatzea lagundu dio errugbiak.

Aldatu beharreko kontzeptu oso garrantzitsua ere esaten zuen; emakumeen eta gizonen artean dauden ezberdintasunak, ¨ errugbia kirol ezberdina izatea nahi badugu, aldatu behar dugun zeozer da¨.

Jokalari bezela gehiago disfrutatu du momentu hoberenak bertan pasa ditu eta, ezingo lukemomentu zoriontsu bakar bat aukeratu, zorionez errugbiak egunero ematen dizkio momentu onak.






ONDORIOAK



Orokorrean lan honetan nire helburuak betetzen dira, errugbiaren beste alde bat erakustea. Errugbia ematen duena baino askoz gehiago da, errespetatzea funtsean, errugbia bizitzen duzun pasioaren arabera engantxatzen zaitu. Zuk errugbiari zeure parte eman behar diozu (dedikatzen diozun denbora, esfortzua, gogoak…) errugbiak zuri zeozer emateko. Momentu horretara iristean, utzi ezin duzun ¨droga¨ da.

 

Denek helburu, nahi eta motibazio ezberdinak eduki arren, denek dute argi errugbiaren funtsa eta horrek transmititzen dituen baloreak eta garrantzizko kontzeptuak. Era batera edo bestera mundu honetan parte hartzen duten guztiek dute errugbiarekiko mirespena.

 

Oso erreza da errugbia kanpotik ikustea eta kritika bat egitea, baina behin probatuta guztiz aldatzen da ikuskera, oso garrantzitsua da dituen arauak, bai jolasean eta bai jolasetik kanpo. Denek jolasten dute errespetuz, guztiz kontrakoa badirudi ere, eta kanpoan ere berdin, harremanak onak izaten dira orokorrean, jolasten dugun denok komunean errugbia dugulako eta horrek batu egiten gaituelako.

 

Gaur egun geroz eta hobeto ikusia dagoela uste dut errugbia baita nesken errugbia ere. Etorkizun batean oso polita izango litzateke jendeak pentsamendu irekiago bat edukitzea eta beldurrik gabe errugbia probatzea.  Behin hasita, oso zaila da uztea ikusi ditugun elkarrizketetan azaltzen den moduan, bakoitzak bere sentimenak azaltzeko modu ezberdinak ditu eta errugbia uzten den momentuan, jolastez uzten baduzu ere, inoiz ez da guztiz uzten.

 

Badakit lan honetan behaketak ezin direla posible izan baina behin inguratzen nauen errugbi mundua kanpotik ikusia, guztiz zoriontsua ikusten dut, errugbiak gauza txarrak edo gogorragoak direnak, benetan hobeto eramaten eta aurrera eramaten laguntzen du. Beraz, esan daiteke ez dagoela zailtasunik errugbian, indartsuago egiten zaituen esperientziak baizik.

 

Bukatzeko, bizitzan aplikatu daitekeen oso esaldi garrantzitsua eta lagungarria, jolasean ere erabiltzen dena: ¨ erortzen bazara, altxatu eta aurrera egin beti ¨





























BIBLIOGRAFIA


Gaiaren aurkezpena egiteko erabili dudan informazioa: Wikipedia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Hamabosteko_errugbi


Utzi iruzkina: