Eboluzionismoa eta difusionismoa

antropo..ze? 1507324355617 antropo...ze? | 2017-12-01 22:43

XVIII. mendean, zientzien aurrerapen gero eta bizkorragoak markatutako garai batean, Argien filosofoek eman zuten "giza genero"aren aurrerapen mugagabearen berri. Ezin aipatu gabe utzi, beraz, Darwinek emandako azalpena, selekzio naturala oinarrian duena: gutxien egokitutako banakoentzat heriotza eta bizitzaren borrokarako egokien prestatutakoentzat  bizirik irautea.

XIX. mendearen bigarren aldian, antropologiako paradigma bakarra zen eboluzionismoa, ikuspegi eboluzionista alegia, L.H. Morgan amerikarra eta E.B. Taylor britainiarra ziren korronte honetako autore esanguratsuenak; eta haien lanei zor zaie eboluzionismoaren arrakasta. Garai honi urre aroa esaten zaio. 

                                                               

 

Munduan diren kulturen aniztasuna azaltzerakoan teoria nagusia eboluzionismoa izan bazen ere, haren kritika gisa sortu zen beste teoria bat: difusionismoa (Alemanian kokatua) eta ezin aipatu gabe utzi, beraz, aitzindari izan zen F. Ratzelen lana. Munduko kultur aniztasuna gizarte ezberdinen arteko mailegu erlazioen bitartez azaltzen zuen difusionismoak, eta ez asmaketa independenteen garapenaren bitartez; hau da, herrien arteko ukipen eta erlazioen bitartez, gune zehatz batzuetan gertatutako asmaketa instrumentalak eta aurrerapen kulturalak hedatuz joango zirela zioena.

Baina bi korronteon ordezkariek egingai bera zuten: idazkera gabeko gizarteen historia berrosatzea, nahiz eta eboluzionistak sinetsita zeuden eboluzioaren legeen unibertsaltasunak esplika zitzakeela eboluzioaren maila berera iritsitako gizarteen arteko ezaugarri komunak; eta difusionistek bestalde, "kultura-hobi" kopuru mugatu batzuetatik abiatutako zabalkunde-prozesuen emaitzatzat interpretatzen zituzten ezaugarri komunok.

Hala ere, ez da gehiegi handitu behar bi korronteon arteko aurkakotasuna. Antropologian, Tylor izan zen lehena jite difusionistako hipotesiak adierazten, nahiz eta haren pentsaera teorikoa eboluzionismoaren barruan sartu. Difusionismoa pentsaera-korronte beregain gisa eratu zenean, aurreiritzi eboluzionistaz beteta egon zen ordezkari askoren pentsamendua, lehiakide zuen teoriatik urruntzen ahalegindu arren.

 

Eboluzionismoak bi oinarri ditu:

  • Batetik, giza zibilizazioaren aurrerapena. Kritika: aurrerapena arlo tekniko edo ikuspegi objektibotik ez da kulturari buruz hitz egiteko nozio egokia.
  • Bestetik, aurrerapena historikoki nahitaezkoa dela. Kritika: fenomenoen ordena aldakorra da gizarte batetik bestera, beraz, eboluzioa ez da hutsean zientifikoa.

 

Gainera oinarrian pentsamendu etnozentrista zuten, mendebaldeko gizartea garapen fase gorenean zegoela uste baitzuten. Baina garai honetako ia teoriko guztiak etxeko antropologoak izan ziren eta euren lana kanpotik misiolariek, bidaiariek edota informatzaile ofizialek bidalitako informazioarekin burutu zuten, hau da, zalantzazko kalitatea zuen informazioarekin. Berau izan zen, besteak beste, difusionistak eta eboluzionistak kritikatu eta errefusatzeko hurrengo belaunaldiaren beste arrazoi bat. Eta hargatik, jardute honen aurka bi korronte sortu ziren: Erresuma Batuan, funtzionalismoa eta EEBBetan, partikulartasun historikoa.

                                                                

 

  

 

Bibliografia:

  • Geraud, Marie-Odile (2011); Etnologiaren nozio giltzarriak
  • Marko, Iñaki (2011); Antropologiaren historia

 

Argazkiak:

https://cdn.zmescience.com/wp-content/uploads/2012/05/human-evolution-300x208.jpg 

https://wallpapers.walldevil.com/wallpapers/a86/preview/world-wallpaper-latest-photos-cool.jpg 

 


Utzi iruzkina: