IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA

Mondragon Unibertsitateko ikaslea

1. https://okdiario.com/espana/madrid/2017/10/05/podemitas-carmena-convierten-plenos-distrito-soflamas-contra-policia-1-o-1389041  Titularrean "podemitas" aipatzen da, Podemos partido politikoari erreferentzia egiteko. Errespetu falta itzela iruditzen zait, ez baitzaie serio hartuko bezela, gutxiesteko asmoarekin. Berria estilo liburuan irakur daiteke "BERRIAk gizartearen ikuspegi integratzailea du, eta giza eskubideen aldeko konpromisoa. Alde horretatik, zorrotz eta erantzukizunez jokatzen du informazioetan bereizkeria eragozteko, eta ez du onartzen diskriminazioa bultzatzen due...


Under Fire Pelikulan ikus daiteke zelan kazetari batzuek primizia lortzekotan edozer gauza egiteko kapaz direla. Pelikulako protagonista gerran dagoen Nikaraguara joan da notizia berriak lortzeko. Hain garrantzitsua iruditzen zaio bere lana bala artean argazkiak ateratzen dituela. Horrez gain, manipulazioaren bitartez Nikaraguako albisterik garrantzitsuena publikatzen du: "Rafael bizirik dago". Argazkilariak, bere etika jarraituz, Rafael hilda (espero eta uste zena) aurkitzen du eta bizirik egongo balitz bezela argazki bat ateratzen dio.  Kode deontologikoei begira, ez di...


Aurkezpenak Emakumearen presentzia hedabideetan: Tamalgarria iruditzen zait oraindik emakumeari ez zaiola inongo garrantzirik ematen, gutxiago kirolean. Hedabideentzat inportanteagoa da haien itxura fisikoa edo gizon bat ondoan duten. Gainera, oso onak izatekotan, gizonekin konparatuak izaten dira: "Oso bizkorra da, mutil bat dirudi". Hori ez da kazetaritza, emakumea gutxiestea baizik. Budd Dwyerren suizidioa: Emisioa ez etetea oso txarto iruditu zitzaidan. Pistola atera zuenean emisioa moztu behar izan zen. Horrez gain, bideoan ikus daiteke aurpegi odoltsuaren lehen plano bat egiten...


Bihar aurkeztuko ditugun gaiak errugabetasun presuntzioarekin dute erlazioa. Alde batetik, Diego Pastranaren kasuari buruz hitz egingo dugu eta bestetik Nadia Blancoren kasuari buruz. Leku desberdinetatik lortu dugu informazioa, informazioa kontrastatzeko. Kasu hauek asko luzatu direnez, hasieran kontatzen zenarekin hasi gara eta egunak igaro ahala zelan aldatzen joan diren ikusi dugu. Informazioa batu ostean, hiruron artean aurkezpena zelan antolatu pentsatu dugu. Azkenean erabaki dugu datu garrantzitsuak power pointaren bidez azpimarratzea eta egunkari edo bideoak jartzea entzuleari hain ...


Gaurko kontzeptuen deskribapena Etika eta morala: Deontologiaren basea da eta bi kontzeptu bereizten dira non kasu askotan nahasten diren. Alde batetik etika dago, hausnartu ostean pertsona bakoitzak ateratzen duen ondorioari deritzola. Beste alde batetik, morala dago, hau gizartetik dator eta lurraldez lurralde aldatzen da. Jarri duten adibidea izan da zelan kristautasunak esaten duen homosexualak ezin direla ezkondu (morala), baina pertsona kristau bat ez dator bat (etika). Deontologia: Lanbideen arauei deritzo. Arau guztiekin ez da beti ados egon behar, hor bakoitzaren etika ...


Nightcrawler Non dago muga informatzerako orduan? Beharrezkoa al da odolez betetako gorpu bat ikustea? Antza denez, biztanleriaren ehuneko handi bati berriak horrelako irudiekin ikustea gustatzen zaio. Agian pelikulan muturrera eramaten dutela, baina argi eta garbi ikusten da zelakoa den gaur egungo prentsa. Kalitatezko berriak eman beharrean, morbodun gaiak lantzen dituzte, inongo etika eta moral barik eta gainera legearen gainetik. Pelikularen protagonista, diruak itsututa, edozer egiteko kapaz izan da, ez du enpatiarik sentitzen. Bere lankidea hilda grabatu du eta ez...


GOIENA Goienak nahiz eta publizitatearen erdia galdu duen, aurrera jarraitzen dute, behar diren karguak betetzen. Gainera, adin guztietako pertsonak hartzen dituzte kontuan, ahalik eta ikusle gehiago izateko eta bezeroen fideltasuna eta hurbiltasuna eskuratu dute. IRUSOIN  Langile asko hiri handiagoetara joaten dira, Madril eta Bartzelonara esaterako, Euskal Herriarekin konparatuz diru laguntza ugari eskaintzen dituztelako. Eta uste dute ikus-entzunezkoetan inbertitu beharko litzatekeela. Zailtasunak dituzte haien produktuak kanpora zabaltzeko.  ZINEMALDIA  Film festibal...


Interneta 1968an sortu zen eta hasiera batean pertsona oso gutxik erabil zezaketen, hau da, Estatu Batuetako unibertsitate batzuetan erabiltzen zen eta 21 urte beranduago, worldwide web-a sortu zen. Garai horri modernitatea deitu zitzaion, kolektibotasuna eta objetibotasuna aldarrikatzen dela, baina mugimendu hori baino lehenago postmodernitatea sortu zen, non orainaldia aldarrikatzen zuten. Pentsamendu likidoa ez nuen ezagutzen. Egunez egun bizitzea da. Gaur egun modan jarri da, esaterako, pertsona batzuei ez zaie gustatzen leku berean urteetan bizitzea, eta beste lurralde batera mugi...


Irratia Euskal Herrira 1920an heldu zen eta 1946an Euzkadi irratia sortu zen. Bitxia iruditu zait zelan euskal irratia izanda, Parisetik emititu behar izan zutela. Totalitarismoari dagokionez, ez nekien zertan zetzan, baina aurkezpenari esker ulertu dut. Totalitarismoan alderdi potitiko bakarra zegoen eta liderra jainkotzen zen. Ez zegoen askatasun indibidualik. Hain garrantzitsua izan zen irratia, Hitlerrek eta guzti bere politikari buruz hitz egiten zuela. Garai hartako pertsona esanguratsu bat Hannah Arendt (1906-1975) filosofaria izan zen. Bera sionismo eta judutarren baztertzearen kont...


Telebista XX. mendean jaio zen eta II. Mundu Gerrarekin batera koloredun telebista asmatu zuten. Euskal Herrira askoz beranduago heldu zen, 60ko hamarkadan. Ez nekien euskara hain berandu hasi zela telebistan (1965) eta gainera pelota partida batean izan zenik. Baliteke jendeak pentsatzea euskara ezin zela erabili gertakizun garrantzitsuak kontatzeko, bakarrik solaserako. Frankfurteko eskolari dagokionez, antza denez sortu egin zen egoera ekonomiko eta sozial tamalgarrian bizi zirelako eta egoera hori aldatzea erabaki zuten. Teoria sozial eta ezkertiar ideologikoa jarraitzen zuen. Hauen ust...