Irratia eta totalitarismoa
Irratia Euskal Herrira 1920an heldu zen eta 1946an Euzkadi irratia sortu zen. Bitxia iruditu zait zelan euskal irratia izanda, Parisetik emititu behar izan zutela. Totalitarismoari dagokionez, ez nekien zertan zetzan, baina aurkezpenari esker ulertu dut. Totalitarismoan alderdi potitiko bakarra zegoen eta liderra jainkotzen zen. Ez zegoen askatasun indibidualik. Hain garrantzitsua izan zen irratia, Hitlerrek eta guzti bere politikari buruz hitz egiten zuela. Garai hartako pertsona esanguratsu bat Hannah Arendt (1906-1975) filosofaria izan zen. Bera sionismo eta judutarren baztertzearen kontra zegoen. Bere lanik famatuena totalismoaren teoria izan zen. Bertan inperialismoaz eta antisemitismoaz, faszismoaz, nazismoaz eta totalitarismoari buruz hitz egiten du.
Gaurko pelikula Salò o le 120 giornate di Sodoma izan da. Pelikulak botereari generalki egiten dio kritika eta zinemaren historiako pelikularik eztabaidagarriena izan ohi da, aurkezpenean esan dutenaren arabera. Egia esan, ez da pelikula atsegin bat, nahiko irudi gogorrak agertzen baitira.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: