Asteartea
Nightcrawler
Non dago muga informatzerako orduan? Beharrezkoa al da odolez betetako gorpu bat ikustea? Antza denez, biztanleriaren ehuneko handi bati berriak horrelako irudiekin ikustea gustatzen zaio. Agian pelikulan muturrera eramaten dutela, baina argi eta garbi ikusten da zelakoa den gaur egungo prentsa. Kalitatezko berriak eman beharrean, morbodun gaiak lantzen dituzte, inongo etika eta moral barik eta gainera legearen gainetik. Pelikularen protagonista, diruak itsututa, edozer egiteko kapaz izan da, ez du enpatiarik sentitzen. Bere lankidea hilda grabatu du eta ez du ezer sentitu. Espainiako albistegi gehienei ere gustatzen zaizkie gai morbosoak (kate batzuei beste batzuei baino gehiago). Zein da katerik ikusiena Espainian? Telecinco. Telecinco dudarik gabe horrelako gaiak gehien jartzen dituztenak dira. Baina, zergatik? Gustatzen zaigulako. Orduan, ezin diogu errua bota hedabideari. Hedabideak guk ikusi nahi duguna ematen digu. "Baina nik ez dut Telecinco ikusten horregatik, ez zait gustatzen ematen dutena". Baina whatsappeko taldetik bidali duten bideoa bi pertsona kristalezko botilekin bata besteari joka, zer? Nahiz eta saiatzen garen horrelako gauzak ez ikusten, modu batera edo bestera ikusten amaitzen ditugu.
"Horrelako albiste bat grabatuta izango bazenu, kate bati salduko zenioke?" Galdera hau egin da klasean. Mundu guztiak esan du segun eta zelako bideoa den. Pertsona bat sutan agertuko balitz, ez luketeela inon salduko esan dute. Nik uste egoera horretan egongo bagina, batek baino gehiagoren erantzuna aldatuko litzateke. Diruz txarto banabil eta kate batek diru kantitate handi bat emango badit 10 segunduko bideo baten truke, erantzuna ez zen ezezkoa jarraian izango, ondo pentsatuko nuke, segun eta zelako kalteak eragiten ditudan publikazio horrekin.
Odol hotzean
Aranbarrik azaltzen du zelan Durangon hilketa bat egon den eta egunkari batzuek xehetasun osoz kontatzen zuten gertatutakoa. Ez dut uste beharrezkoa denik hainbesteko xehetasun ematea. Ez dugu zertan jakin behar emakumea jatetxeko atzeko atetik sartu zela odol mantxa handi batekin sabelean. Antza denez, biktima nikaraguarra zen. Badirudi hangoa zenez eskubidea zutela xehetasun guzti horiek kontatzeko. Baina, kanpotarra izateagatik eskubidea ematen dizu horrelako gauzak deskribatzeko? Zer gertatuko litzateke hemen jaiotako pertsona bat izango balitz? Albistea berdin deskribatuko litzateke?
Albistegia
"Brutal pelea en la puerta de una céntrica discoteca de Bilbao" titulopean ABC egunkariak aurreko asteburuan Bilbon gertatu zen borrokari buruz hitz egiten du. Bertan, auzoko batek grabatuta, borrokaren bideoa jarri dute. Beharrezkoa zen bideoa erakustea? Albistearen izenburuaren arabera borroka "brutala" izan da. Adjetiboak, borroka basati baten aurrean gaudela ulertzera ematen du, beraz, ikusteko nahiko desatsegina seguruenik. Orduan, zergatik jarri dute bideoa ikusgai? Betiko moduan, morbosoa delako eta horrek irakurle gehiago erakartzen dituelako. Nire gomendioa bideoa kentzea izango litzateke, baina bakoitzak bere printzipioak ditu.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: