Asteartea
Under Fire
Pelikulan ikus daiteke zelan kazetari batzuek primizia lortzekotan edozer gauza egiteko kapaz direla. Pelikulako protagonista gerran dagoen Nikaraguara joan da notizia berriak lortzeko. Hain garrantzitsua iruditzen zaio bere lana bala artean argazkiak ateratzen dituela. Horrez gain, manipulazioaren bitartez Nikaraguako albisterik garrantzitsuena publikatzen du: "Rafael bizirik dago". Argazkilariak, bere etika jarraituz, Rafael hilda (espero eta uste zena) aurkitzen du eta bizirik egongo balitz bezela argazki bat ateratzen dio.
Kode deontologikoei begira, ez ditu betetzen. Protagonista ez da horrek ekar dezakeen ondorioez kezkatzen, bakarrik bere buruaz arduratzen da, oraindik gutxiago nikaraguarretaz. Pelikularen amaieran, gizon amerikarra hiltzen dutenean eta gerra amaitutzat ematen denean, argazkilariaren bikoteak albistea entzuten duenean negarrez hasten da eta ondoan duen emakume nikaraguarrak esaten dio: "agian orain dela asko hil behar izan genuen amerikar bat honi garrantzia emateko". Esaldi horrekin bat nator. Ez zaie lurralde haietako arazoei garrantzirik ematen gu baino balio gutxiago dutelako uste dugulako.
Nik uste dut deontologia arauak badaude betetzeko sortu direla, guztiok onurak izateko, nahiz eta pertsona bakoitzak bere etika jarraitzen duen, kasu batzuetan hori alde batera utzi beharko litzateke, arauak betetzen. Pelikulak nahiz eta deontologiarekin erlazioa duen, oso aspergarria iruditu zait eta pelikula jarraitzea zaila egin zait.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: