Asteazkena
Gaurko kontzeptuen deskribapena
Etika eta morala: Deontologiaren basea da eta bi kontzeptu bereizten dira non kasu askotan nahasten diren. Alde batetik etika dago, hausnartu ostean pertsona bakoitzak ateratzen duen ondorioari deritzola. Beste alde batetik, morala dago, hau gizartetik dator eta lurraldez lurralde aldatzen da. Jarri duten adibidea izan da zelan kristautasunak esaten duen homosexualak ezin direla ezkondu (morala), baina pertsona kristau bat ez dator bat (etika).
Deontologia: Lanbideen arauei deritzo. Arau guztiekin ez da beti ados egon behar, hor bakoitzaren etika sartuko litzateke. Kazetarien kasuan adibidez, debekatuta daukate gezurrak publikatzea.
Prentsa kontseilua: Erakunde erregulatzaile independentea da. Prentsa idatzia zein Interneteko prentsa legedira egokitzen direla arduratzen da. Lehen legea 1766an onartu zen. Gaur egun, Erresuma Batuan eta Suedian gezurra esateagatik isuna jartzen da.
Ikus-entzunezko kontseilua: prentsa kontseilua bezela, erakunde erregulatzaile independentea da. Espainia Europako lurralde bakarra da hau ez dagoela ezarrita, nahiz eta Andaluzian eta Katalunian badagoen. Hedabide enpresa bakoitzaren barruan, deontologia bista puntutik egiten diren hausnarketa eta arazo ebazpenak ematen ditu. Eta hauen funtzioa telebistako eduki eta publizitatea analizatu eta legedira egokitzen direla egiaztatu eta herritarren eskubideak errespetatzen dituztela bermatzea da.
Eroskeria (soborno): Hedabide gehienek arau bezela dute ezin direla eroskeriak jaso baina klasean komentatu da uste genuela modu bateko edo besteko eroskeriak berdin-berdin daudela.
Errugabetasun presuntzioa: Mundu guztia errugabea da kontrakoa erakutsi arte. Pertsona hori errugabea edo erruduna den epaileak erabakiko du, epaiketa amaitu ostean.
Gizarte erantzukizuna: komunikabideek gizartearekiko duten konpromisoa da. Hedabide publikoek Gobernuak agintzen dienaren menpe daude baina enpresa pribatuek haien etikaren arabera jokatuko dute. Eitbren erantzukizunetako bat euskara sustatzea da.
Errektifikatzeko eskubidea: Aurreko baten publikatutako datu faltsuak errektifikatzeko eskubidea da. Legeak 10 egun uzten ditu errektifikatzeko.
Ohorea, norbere irudiaren zaintza: adierazpen askatasunaren muga da. Ohorea eta intimitatea tartean badaude, ez da adierazpen askatasun bezela hartzen. Konstituzioan lau puntu daude eta bertan azaltzen dira ukiezinak diren kasuak, adibidez, bizilekua bortxaezina da. Bere titularraren baimenik gabe edo epaileren ebazpenik gabe ezin da bertan sartu
Irudiak eta berriak lortzeko baliabideak: Beste kate batetik eskuratu badira irudiak, katearen izena derrigorrez aipatu behar da. Argazkien funtzioa informatzea izango da. "Off the record" kontatutakoa ezin da aipatu.
Adingabeak: Ezin da adingabeen aurpegia erakutsi guraso edo tutoreen baimenik gabe. Albistean protagonistak badira, segun eta zelakoa den notizia modu batera edo bestera aipatzen dute. Esaterako, "17 urteko gazteak mutil bat hil du." Edo; "17 urteko nerabe honek birusaren sendakuntza asmatu du!"
Kazetarien iritzia: Kazetari batek albiste baten ezin du inoiz iritzia eman edo bataren alde edo bestearen alde agertu. Informazioa bilatu eta kontrastatu behar du.
Iturriak: Argi eta garbi azaldu behar dira nondik lortu den informazioa. Beti pertsona edo enpresaren izena aipatu behar da. "Off the record" kasuak oso gutxitan aipatzen da hor esandakoa, kasua oso berezia izan behar da horretarako. Berria egunkarian ezin da esan iturria anonimoa dela, zinezgarritasuna galtzen du eta.
Kontzientzia klausula: Kontzientzia objekzioa indibiduok bere kontzientziaren aurka joaten den betebehar edo autoritatearen agindua ez betetzeko eskubidea da. Demagun Berrian lan egiten duzula ideologia eta hauen pentsatzeko erarekin bat zatozelako. Baina, Berria beste egunkari batekin batu da eta ideologia aldatu da. Ez idazteko eskubidea daukazu, pentsatzeko era aldatu delako eta ez zatozelako bat.
Suizidioa eta istripua: Errespetua familia eta ezagunekiko ezinbestekoa da kasu hauetan. Biktima sufritzen badabil ezin zaio elkarrizketa bat egin. Morboa eta sentsazionalismoa sahiestu behar da. Eta honen azken hitza editorialeko arduradunak du.
Objektibitatea eta zehaztasuna: Informazioa objetiboa izan behar da, ezin da iritzirik egon eta iturriak ezin dira baztertu idologia edo arrazaren arabera.
Diskriminazioa: Eitbren arabera ez da pertsona bat ere ez diskriminatuko eta integrazioa sustatuko dute. Emakume desberdinak agertu behar dira eta hitzekin kontu handia izan behar da, matxismo eta arrazakeriatik libre. Gizon zein emakumeen bizitza pribatua errespetatuko da eta emakumea ez da biktimizatu behar.
Ni Al Kaeda naiz
Iñigo Aranbarrik oraindik dagoen arrazakeriaz hitz egiten du. “Siriarrak sutan, Mahomagatik” esaldi horretan bi gauza nahasten dira: ISIS taldekoak eta erlijioa. Titular hori ikusita, generalizatzen du eta bere benetako esanahia Jainko horretan sinisten duten guztiak terroristak direla esaten amaitzen du. Beste titular bat aipatzen du: "Donibane Lohizunen jaiotako gizonezko baten epaiketa hasiko da gaur AEBetan, Irailaren 11ko atentatuengatik”. Berria egunkaria beste hedabide batzuk baino hobeto arrazakeria ezkutatzen saiatu da baina ez du guztiz lortu. Jaiotako aipatuz gero, euskalduna ez dela ulertzera ematen du. Laburbilduz, 2017an gaude eta oraindik arrazakeria ikusten da hedabideetan.
Albistea
Albistearen amaieran, hilketa bat izan dela eta ostean, kazetariak hau esaten du: "Pudieron ver algo, alguien se cruzó en su camino aquella tarde. El misterio parece estar a punto de llegar a su fin." Pelikula amerikar baten gidoi baten aurrean nago ala BENETAN gertatu den hilketa bat da? Errespetu falta itzela iruditzen zait. Kazetariak gertakaria kontatu beharko luke eta pelikula bat egiteko gogoak sartzen bazaizkio, produktora batengana joan beharko zen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: