Ostirala
Titularrean "podemitas" aipatzen da, Podemos partido politikoari erreferentzia egiteko. Errespetu falta itzela iruditzen zait, ez baitzaie serio hartuko bezela, gutxiesteko asmoarekin. Berria estilo liburuan irakur daiteke "BERRIAk gizartearen ikuspegi integratzailea du, eta giza eskubideen aldeko konpromisoa. Alde horretatik, zorrotz eta erantzukizunez jokatzen du informazioetan bereizkeria eragozteko, eta ez du onartzen diskriminazioa bultzatzen duen jokaerarik, edozein motatakoa dela ere: sexuan oinarritua, etnian, erlijioan, kulturan, sexu aukeran edo bestelako gorabeheretan." Nahiz eta Berriako estilo liburua izan, OkDiariok arau antzekoak izango ditu eta ikus daiteke ez dela betetzen. Gainera, albistea ez da objetibotasunez ematen, argi ikus daiteke zeren alde dauden. Horrela dio Berria estilo liburuak:"Komunikabideek errealitateari begiratu behar diote, eta horren berri zintzoa eman. Lantegi horretan, traba dira topikoak eta aurrejuzguak: errealitatea interesgarriagoa da estereotipoak baino." Beraz, ezin zaio kazetaritza deitu, kazetaritzaren funtsezko arauak ez dituelako betetzen. Albistearen trataera alternatiboa mundu guztia errespetuz tratatzea izango zen.
"Todo lo que debes poner en práctica para seducir a un hombre". Egunero irakur daitekeen esaldi bat da. Hain ohituta gaude ez diogula garrantzirik ematen, baina matxismoa jarraitzen izaten du. Berria estilo liburuak dio "Gizonei eta emakumeei tratu simetrikoa ematen ahaleginduko da BERRIA." ABCn hau ez da errespetatzen. Beste arauetako bat "Emakumeek ez dute talde homogeneorik osatzen. Beraz, estereotipoak eta topikoak saihestu beharra dago." Baina artikuluaren azpititulua "El sexólogo clínico Luis Tejedor explica que una mujer debe atraer por lo que es, «no por un falso yo»" da. Gizon batzuek oraindik uste dute gure izakera aldatzen dugula gizonari gustatzeko. Sentitzen dut baina ez da horrela. Adibideak gehiago jarri ahalko nituzke baina artikulu osoa aipatzen amaituko nuke.
2. Kazetariek albiste bat emateko orduan, iturri desberdinetatik lortutako informazioa kontrastatu behar dute, informazio fidagarria emateko. Baina ez da beti horrela egiten. Kazetari batzuk iturri pare batekin hitz eginda nahikoa iruditzen zaie. Horrek ez dau esan nahi gezurra denik baina gomendagarria da iturri askoren informazioa.
Aranbarrirekin bat nator. Beste iturririk ez bilatzearren, kazetari batzuek ez dute informazioa kontrastatzen. Interes gutxirekin idatzitako notiziak akats gehiago izateko aukerak dituzte.
3. Lan-sekuentzia honetan gauza berri asko ikasi ditut. Ez nekien hedabideek arau etiko eta deontologikoko arauak zituztela. Eta ez nuen deontologiko hitza ezagutzen. Banekien kazetarien lana zaila dela baina ez nuen imajinatzen zenbat gauzekin kontuz izan behar duten. Gainera, haien hitzekin kontu handia izan behar dute. Adibidez, pertsona bat presuntoa bada oraindik, zuk kazetari bezela ezin duzu hiltzaile edo bestelakoa deitu. Eta hori egiten bada eta horrela ez bada, kazetari horrek bere erreputazioa zikintzen du eta hortik aurrera sinesgarritasuna galtzen du.
Erabili den metodoa egokia iruditu zait. Aurkezpenak eginez askoz ere ulergarriagoa egiten da irakasleak txapa bota beharrean baino. Agian apur bat errepikakorra iruditu zait izan ere aurreko astean, zuzenbiden, gauza batzuk emanda genituen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: