Estatu Batuetan lehenengo distantzia luzeko telefonoa asmatu zen XIX. mendean. Euskal Herrira 1884an heldu zen. Emakumeek lan egiten zuten lantegi horietan ez zelako behar gizonaren indarra eta gutxiago kobratzen zutelako. Bitxia iruditu zait hori aipatu dutenean. Inondik inora ez zitzaidan bururatu horregatik emakumezkoek egiten zutela. Telefonoarekin batera, feminista mugimendua sortu zen. Hego Euskal Herrian 1931n sufragio pasiboa onartu zen eta bi urte beranduago emakumeek lehenengo aldiz bozkatu zuten. Simone de Beauvoir emakumea aipatu dute. Famatua egin zen bere bigarren liburua argi...
1909an zinema egiten hasi ziren eta 1923an lehen zinema etxea eraiki zen Bilbon. Urte berean, Warner Bros altxatu zen. Hurrengo urtean, historiako lehen pelikula luzea grabatu zen Euskal Herrian, soinu gabekoa. Baina 1927tik aurrera, soinua sartu zuten. Honekin batera, bi nazionalismo mota agertu ziren. Bata zibila edo liberala da. Herriaren eskubidea erreibindikatzen du eta uste da komunitatea komunitate sentitu behar dela. Jarri diguten adibidea Frantzia da. Frantziako gobernuak uste du komunitatea komunitate sentitzeko frantsesa eta haien kultura ezinbestekoak direla eta ingurukoak desag...
Telegrafoa mezuak distantziatik idazteko zen. Aurrerapen oso handia egin zen asmakizun honekin, izan ere, pertsona ez zen lekuz mugitu behar mezu bat bidaltzeko. Asmakizun honekin batera, azaldu dute zelan liberalismo mugimendua martxan hasi zela. Liberalismoak pertsonen helburu gorena lortzea ahalbidetu nahi zuen hasiera batean, eta pertsonen askatasuna errepresentatzen zuen. Baina liberalismotik kapitalismora igaro ziren, dena pribatizatzen. Ondorioz, klase sozialak gero eta gehiago ezberdintzen hasi ziren, hau da, pobreak pobreago eta aberatsak aberatsago. Jarri zituzten adibideak Estatu...
Komunikatzailea pertsona bat da non publikoari mezu bat transmititzen dion, komunikazio medio baten bitartez. Beraz, nire ustez hauek dira komunikatzaile batek izan behar dituen hamar ezaugarriak. 1. Hizkuntza ondo menperatu behar du. Behar-beharrezkoa da, izan ere, komunikatzaileak norbaiten aurrean hitz egiterako orduan, hizkuntza aberatsa edukitzeak azalpen argiagoak ematea erreztuko dio. Gainera, entzulearen arreta mantentzea lortuko du. Horrez gain, idazten ere trebea izan behar da. 2. Hizlariak naturaltasuna, lasaitasuna eta ziurtasuna adierazi behar du. Jarrera horrek har...