KOMUNIKATZAILE BATEK IZAN BEHAR DITUEN EZAUGARRIAK

No profile photo IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA | 2016-09-15 14:11

Komunikatzailea pertsona bat da non publikoari mezu bat transmititzen dion, komunikazio medio baten bitartez.

Beraz, nire ustez hauek dira komunikatzaile batek izan behar dituen hamar ezaugarriak.

1. Hizkuntza ondo menperatu behar du.

Behar-beharrezkoa da, izan ere, komunikatzaileak norbaiten aurrean hitz egiterako orduan, hizkuntza aberatsa edukitzeak azalpen argiagoak ematea erreztuko dio. Gainera, entzulearen arreta mantentzea lortuko du. Horrez gain, idazten ere trebea izan behar da.

2. Hizlariak naturaltasuna, lasaitasuna eta ziurtasuna adierazi behar du.

Jarrera horrek hartzailea eroso sentiaraziko du. Igorlearen urduritasuna nabarmen bada, entzulea deseroso sentiarazi dezake. Gorputzeko keinuak asko zaindu behar dira.

3. Ahalik eta kontaktu bisual gehien eduki entzuleekin.

Banan-banan pertsona guztiei begiratu behar zaie begietara. Entzuleak hizlaria begiratzen duenean interesa erakusten du. Horregatik, entzuleari begiratzen bazaio, berari kontatzen zaiolaren sentsazioa emango zaio.

4. Publikoaren parte hartzea.

Publikoarekin interaktzen denean, arreta pizten zaie. Adibidez, haiei zuzendutako galderak eginez, hartzaileak berak igorleari galderak eginez...

5. Informazio egokia.

Ezin da edozein informazio zabaldu, zuzena izan behar da eta. Adibidez, notizia bat ematerako orduan, datuak ondo egon behar dute, gezurrik esan gabe.

6. Objektibitatea eta subjetibitatea.

Esparruaren arabera aldatzen da. Hau da, notizia bat ematerako orduan, guztiz objetiboa izan behar da, ezin da iritzirik eman. Subjetiboa izaterakoan, ostera, aburua ematea ezinbestekoa da, esaterako, editorial bat idazterako orduan.

7. Talde lana.

Taldekideak adierazterako orduan libreak izan behar dira. Ideiak banatu eta ikuspuntu desberdinak entzun behar dira. Horrela idea batetik beste ideia hobe batera eraman ahal du.

8. Lotsa alde batera utzi.

Lotsak ate asko itxiten dizkigu gure bizitzan zehar. Askotan jende aurrean hitz egiteari paniko diogu, baina astiro-astiro lotsa kentzen joango da. Etxean familiaren aurrean praktikatzeak lagundu dezake, adibidez. Eta geroz eta gehiagotan publikoaren aurrean hitz egin, lotsa edo ziurtasun-gabezia desagertzen joango da.

9. Noizean behin, bromaren bat bota.

Publikoaren arreta mantendu daiten eta hurbiltasuna erakusteko, grazia txikiren bat esatea ez legoke txarto egongo. Gainera, horren bitartez gehiago ikas daiteke. Izan ere, askotan esandakoaren ehuneko gutxi batez gogoratzen da entzulea eta bromaren bitartez errezagoa egingo zaie horretaz gogoratzea. 

10. Planifikatzen jakitea.

Esan beharrekoa planifikatuta eraman geroz, errezagoa egingo da esatea. Erabiltzen diren hitzekin zentzuduna izan behar da eta elkarrizketa konstruktiboak edukiten jakin behar da. 

BIBLIOGRAFIA

https://es.wikipedia.org/wiki/Comunicador

http://escuchaparahablar.blogspot.com.es/2011/11/caracteristicas-de-un-buen-comunicador.html

https://comunicacionyotrashierbas.wordpress.com/2012/12/14/caracteristicas-del-buen-comunicador/


Utzi iruzkina: