Zinema eta nazionalismoa

No profile photo IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA | 2017-04-08 00:29

1909an zinema egiten hasi ziren eta 1923an lehen zinema etxea eraiki zen Bilbon. Urte berean, Warner Bros altxatu zen. Hurrengo urtean, historiako lehen pelikula luzea grabatu zen Euskal Herrian, soinu gabekoa. Baina 1927tik aurrera, soinua sartu zuten. Honekin batera, bi nazionalismo mota agertu ziren. Bata zibila edo liberala da. Herriaren eskubidea erreibindikatzen du eta uste da komunitatea komunitate sentitu behar dela. Jarri diguten adibidea Frantzia da. Frantziako gobernuak uste du komunitatea komunitate sentitzeko frantsesa eta haien kultura ezinbestekoak direla eta ingurukoak desagertu behar direla, esaterako, euskera. Ideologia kontserbadorearen ustez, bakoitzak ezaugarri propioak ditu. Ernest Renanek esan zuen esaldi bat apuntatu dut: “hizkuntzak, kulturak eta demografiak forma ematen dio komunitate bati”. Irakasleak galdetu duenean ea Espainia zer den, ez geneukan batere argi eta iritzi desberdinak agertu dira.

Gaiarekin erlazioa duen pelikula Malditos Bastardos (2009) da. Guztiz ados nagoen esaldiarekin amaitu nahi dut: “Sé que ésta es una pregunta estúpida aun antes de preguntarla: ¿Pueden ustedes americanos hablar alguna otra lengua además del inglés?” Pelikula ez zait asko gustatu baina gaiarekin bat zetorren.

 


Utzi iruzkina: