Telefonoa eta feminismoa

No profile photo IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA | 2017-04-08 00:29

Estatu Batuetan lehenengo distantzia luzeko telefonoa asmatu zen XIX. mendean. Euskal Herrira 1884an heldu zen. Emakumeek lan egiten zuten lantegi horietan ez zelako behar gizonaren indarra eta gutxiago kobratzen zutelako. Bitxia iruditu zait hori aipatu dutenean. Inondik inora ez zitzaidan bururatu horregatik emakumezkoek egiten zutela. Telefonoarekin batera, feminista mugimendua sortu zen. Hego Euskal Herrian 1931n sufragio pasiboa onartu zen eta bi urte beranduago emakumeek lehenengo aldiz bozkatu zuten. Simone de Beauvoir emakumea aipatu dute. Famatua egin zen bere bigarren liburua argitaratu zuenean: Bigarren sexua (1949). Liburuan sexuen arteko oreka egon behar zela aldarrikatzen zuen.

Jarri diguten pelikula Sufragistas (2015) izan da. Sufragio femeninoa lortzeko mugimenduan ibilitako lehen emakumeak azaltzen dira. Honekin amaitzeko, pelikulan esandako esaldi esanguratsuekin amaitu nahi dut: “prefiero ser rebelde que esclava” eta “la guerra es el lenguaje que el hombre entiende”.


Utzi iruzkina: