Internet-a eta pentsamendu likidoa

No profile photo IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA | 2017-04-08 00:31

Interneta 1968an sortu zen eta hasiera batean pertsona oso gutxik erabil zezaketen, hau da, Estatu Batuetako unibertsitate batzuetan erabiltzen zen eta 21 urte beranduago, worldwide web-a sortu zen. Garai horri modernitatea deitu zitzaion, kolektibotasuna eta objetibotasuna aldarrikatzen dela, baina mugimendu hori baino lehenago postmodernitatea sortu zen, non orainaldia aldarrikatzen zuten. Pentsamendu likidoa ez nuen ezagutzen. Egunez egun bizitzea da. Gaur egun modan jarri da, esaterako, pertsona batzuei ez zaie gustatzen leku berean urteetan bizitzea, eta beste lurralde batera mugitzen dira. Lanarekin gauza bera gertatzen da.

Nerve pelikula jarri dute. Pelikulan aplikazio baten bidez probak egiten dituzte diruaren truke eta esku artetik ihes egiten die egoerak. Nahiz eta nahiko irreala izan, gaurko egoera ederto azaltzen du. Ez gara konturatzen gutaz igotzen dugun informazio guztiaz eta garrantzi gehiago ematen diegu sare-sozialei eta diruari ondoko pertsonei baino.


Utzi iruzkina: