Enpresen ondorioak

No profile photo IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA | 2017-04-08 00:32

GOIENA

Goienak nahiz eta publizitatearen erdia galdu duen, aurrera jarraitzen dute, behar diren karguak betetzen. Gainera, adin guztietako pertsonak hartzen dituzte kontuan, ahalik eta ikusle gehiago izateko eta bezeroen fideltasuna eta hurbiltasuna eskuratu dute.

IRUSOIN 

Langile asko hiri handiagoetara joaten dira, Madril eta Bartzelonara esaterako, Euskal Herriarekin konparatuz diru laguntza ugari eskaintzen dituztelako. Eta uste dute ikus-entzunezkoetan inbertitu beharko litzatekeela. Zailtasunak dituzte haien produktuak kanpora zabaltzeko. 

ZINEMALDIA 

Film festibal hau geroz eta garrantzitsuagoa egiten ari da. Lan handia da antolatzaileentzat. Azken finean, babesle asko izaten ditu baina dirua ez dago inoiz soberan. Lan egiten ari dira euskal zinemak garrantzi gehiago izateko eta mundutik zehar zabaltzeko.

EiTB

Komunikabide publikoa da, beraz, herriaren diruari esker mantentzea lortzen dute. Gaur egun dilema handia dute euskararekin. Euskara bultzatzea ezinbestekoa dela uste dute eta euskera eta gaztelaniaren batezbestekoa bilatu nahi dute. Lehen autonomoak kontratatzen zituzten merkeagoa eta errazagoa zelako. 

EKHE ETA GARA

Euskaraz dena emanez gero, akzionistak galtzeko arriskuan daude eta dirua galduko lukete. Aznarrek esan zuen ETArekin erlaxioa zutela eta langile asko kartzelara joan ziren. Egunkaria itxi zenean Euskal Herri osoa mobilizatu zen eta laguntzen zuten materiala inprimatzen eta bestelakoak egiten. Gaur egun zorrak izaten jarraitzen dute eta ez dute inolako diru laguntzarik.


Utzi iruzkina: