Ostirala

No profile photo IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA | 2017-09-29 22:08

Aurkezpenak

Emakumearen presentzia hedabideetan: Tamalgarria iruditzen zait oraindik emakumeari ez zaiola inongo garrantzirik ematen, gutxiago kirolean. Hedabideentzat inportanteagoa da haien itxura fisikoa edo gizon bat ondoan duten. Gainera, oso onak izatekotan, gizonekin konparatuak izaten dira: "Oso bizkorra da, mutil bat dirudi". Hori ez da kazetaritza, emakumea gutxiestea baizik.

Budd Dwyerren suizidioa: Emisioa ez etetea oso txarto iruditu zitzaidan. Pistola atera zuenean emisioa moztu behar izan zen. Horrez gain, bideoan ikus daiteke aurpegi odoltsuaren lehen plano bat egiten da. Lotsagarria. Zelan grabatu dezake pertsona batek hori?

Irudi eta soinu grafikoa: Errespetu falta itzela iruditzen zait grabazio bateko argazkiak/bideoak filtratzea albiste bat izango balitz bezela.

Lady Di-ren heriotza: Ez zen emakumearen eta familiaren intimitatea inondik inora errespetatu. Argakiak atera zizkioten istripua izan zuenean lagundu beharrean. Gizakiok ez dugu errukirik. 

Omayra Sánchez: Aurreko kasuekin bezela gertatzen da. Gizakiak ez du errukirik sentitzen gaur egun. Eta gogorra iruditzen zait telebistan 13 urteko ume bat astiro-astiro hiltzen ikustea.

Diego Pastrana eta Nadia Blanco: Diegoren kasuari dagokionez, hedabideek ez dute errugabetasun presuntzioa mantentzen, baina konturatu zirenean erratu zirela, egunkariek haien hitzak errektifikatu zituzten, Onda Ceroko Julia Oterok izan ezik. Eta Nadia Blancoren kasuan, nik uste hedabideek ez dutela errurik, gizon honen gezurrak mundu guztiak sinestu zituen.

Informazioaren manipulazioa: Antena 3ek manipulatu zuen albistea barkaezina da. Baina nik uste haiek kaltetuak izango zirela. Azken finean, kate horrek notiziak manipulatzen baditu, ikusleek ikusteari utziko diote fidagarria ez delakoan.

Ylenia Carrassi eta Lidya Lozano: Ez dakit zer pasatu zitzaion burutik emakume horri notizia hori emateko. Lehenik eta behin familiari egiten dion minagatik eta bestetik kazetari bezela bere erreputazioa zikintzen duelako.

The Others

Parisen sute bat egon da eta argazkian umeari aurpegia pixelatu diote, legeak hori dio eta. Baina, guztioi pixelatzen al zaie? Zer gertatu zen ur bazterrean ahuspez zegoen ume siriarrarekin? Hedabide batek baino gehiagok ez zuten 3 urteko umearen aurpegia tapatu. Zergatik? Lurralde txiro batetik datorrenez eskubideak galtzen ditu? Irudiak gogorrak dira baina berdin-berdin publikatu dira. Hildakoa enpresa garrantzitsu bateko pertsona bat izan balitz, argazkiak argitaratuko ziren?

Albistea

https://okdiario.com/espana/2017/10/01/brutal-agresion-guardia-civil-cuando-entraba-colegio-1374139 

Okdiariok ez ditu historiaren alde biak kontatzen. Albiste desberdinak ibili naiz irakurtzen eta bakarrik "independentistas agreden a un guardia civil" eta antzeko titularrak aurkitu ditut, baten ere ez guardia zibilak txarto egindako zerbait.

 


Utzi iruzkina: