Telebista eta Frankfurteko eskola

No profile photo IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA | 2017-04-08 00:30

Telebista XX. mendean jaio zen eta II. Mundu Gerrarekin batera koloredun telebista asmatu zuten. Euskal Herrira askoz beranduago heldu zen, 60ko hamarkadan. Ez nekien euskara hain berandu hasi zela telebistan (1965) eta gainera pelota partida batean izan zenik. Baliteke jendeak pentsatzea euskara ezin zela erabili gertakizun garrantzitsuak kontatzeko, bakarrik solaserako. Frankfurteko eskolari dagokionez, antza denez sortu egin zen egoera ekonomiko eta sozial tamalgarrian bizi zirelako eta egoera hori aldatzea erabaki zuten. Teoria sozial eta ezkertiar ideologikoa jarraitzen zuen. Hauen ustez, ekonomia ez zen bakarrik aldatu behar, pertsonek ezagutza garatu behar zuten, pentsamendu kritikoagoa izateko. Honekin bat nator, izan ere, geroz eta kultura gehiago izan, pentsamendu kritikoagoa garatzen baita.

 

Ikusi dugun pelikula La Ola (2008) izan da. Pelikulan irakasleak autokrazia zer den era praktikoan erakustea erabakitzen du, baina esku artetik ihes egiten dio. Eta autokrazioa beharrean anarkia irakatsi behar izan balu? Klasean komentatu dugu eta ez genuen imajinatu nahi gertatu ahalko litzatekeena. Amaitzeko, pelikula egokia izan dela uste dut eta esaldi honek argi erakusten du zelan benetan autokrazia baten bihurtu direla: “No nos vas a detener. Desde aquí la Ola arrasará Alemania entera. Y quien se ponga en nuestro camino, será aplastado por la Ola”

 


Utzi iruzkina: