Osteguna

No profile photo IKUS-ENTZUNEZKO KOMUNIKAZIOA | 2017-09-28 20:44

Bihar aurkeztuko ditugun gaiak errugabetasun presuntzioarekin dute erlazioa. Alde batetik, Diego Pastranaren kasuari buruz hitz egingo dugu eta bestetik Nadia Blancoren kasuari buruz. Leku desberdinetatik lortu dugu informazioa, informazioa kontrastatzeko. Kasu hauek asko luzatu direnez, hasieran kontatzen zenarekin hasi gara eta egunak igaro ahala zelan aldatzen joan diren ikusi dugu. Informazioa batu ostean, hiruron artean aurkezpena zelan antolatu pentsatu dugu. Azkenean erabaki dugu datu garrantzitsuak power pointaren bidez azpimarratzea eta egunkari edo bideoak jartzea entzuleari hain aspergarria izan ez dadin.

Bertsio ofizialak dio

"Nondik jaso duzue informazio hori? Poliziatik". Poliziatik jasotako informazioa bada, esan nahi du ez dela informazioa kontrastatu behar? Bakarrik poliziak dionarekin nahikoa da? Aranbarrik artikulu honetan hori kritikatzen du. Beraren ustez gertatutako ez da batere argi azaltzen. Zergatik ihes egin zuten gazteek? Polizia haien atzetik zebilen, ala hori uste zuten? Aranbarrik salatzen du hedabideek biderik errezena hartu dutela hori egiterakoan. Aipatzen duen bigarren kasuan berdina gertatzen da. Ertzaintzak kotxe bat geldiarazi du pirateriagatik. Antza denez, kanpotarrak ziren eta atxilotu zituzten. Kanpotarrak izan ez balira, gauza bera gertatuko litzateke?

Albistea

https://okdiario.com/videos/2017/09/28/eduardo-inda-pique-bernabeu-coherente-vete-seleccion-punetera-vez-1363949 

Eskerrik asko okdiario hau publikatzeagatik ez nuelako gaurko albiste dexenterik aurkitzen. Egunkariak albiste oso garrantzitsu bat idatzi du: Eduardo Indaren (okdiarioko zuzendaria) bideo bat Gerard Piqué independentista deitzen.  Gizon honen ustez delitu baten aurrean gaude. "Piqué Bernabéu, si eres coherente, vete de la selección de una puñetera vez". Betiko moduan, errespetuz. Gainera, gehiago txintxatzeko, bere bigarren abizena aipatzen du: Bernabéu. Ezaguna izena, ezta? Halaxe da, Real Madrileko estadioaren izena bezela. 

Horrez gain, notizia kontraesanez beteta dago. Inda jauna, uste duzu Espainiako selekzioan jolastuko lukeela Kataluniako selekzioan jolasteko emango balitzaio aukera? Beraz, horregatik lasai egon. Baina itxaron, arazoa da erreferendumaren kontra zaudela, zelan joango da orduan Piqué Espainiako selekziotik? Lehenengo argitu buruko ideiak eta gero publikatuko duzu. Barregarria iruditu zaidan esaldi batekin amaiera emango diot gaurko blogari. "De nuevo, el patoso de Piqué Bernabéu se convierte en noticia y destapa lo que, por otro lado, Inda venía diciendo desde hacía tiempo: es independentista." Norbaitek eman diezaiola nobel saria gizon honi.

 


Utzi iruzkina: