Bueno bueno, itxura onagoa ari da hartzen prebisioa. Ematen duenez oso iparraldeko swell garbi bat izango dugu: Bere norabidea ain iparraldeko izanda pentsatutako baino piskat gehiago sartzea posible da metrotxo bat inguru. Gaur ez dakit zer dagoen, baina seguruenik bihar gehiago egongo da. Haizea ekialde aldetik ibiliko da, baina aldakorra, hegoekialdetik, iparekialdetik, dena den oso-oso haize gutxi da. Beraz prestatu zaitezte txandak botatzeko!! ETA ANIMATU JODER!!! JENDE GUTXI IKUSI DET ETA APUNTATUTA. TXAPELKETA BIHAR 8:00-tan hasiko da, eta ez dagoena ez txandetan agertuko, betiko ar...
Vino, vió y benció. (Klik argazkian) Bost minutu nijua ordenadore aurrean eta ez dakit zer idatzi, tipo honek blokeatu egin nau. Zer esan behar det hirugarren postutik urtean zehar behin bakarrik bajatu den tipo honegatik. Orain dela urte batzuk anaia galdu zuen auto istripu batean, juerga batetik bueltan, berak oinez bueltatzea erabaki zuen, baina anaiak autoa hartu eta... Duela hiru urte, lesio oso-oso gogor bat izan zuen eta urte bat inguru egon zen surfeatu gabe, berriz ikasi beharra izan zuen. Orain hor daukagu, rankinaren goi-goian, garaipena bere anaiari dedikatzen eta txim...
Aupa gente!! Zurrunbilo eguna asteburu hontan izango dugu eta beti bezela txapelketa eta afariarekin. Zurrunbilon daukazue apuntatzeko papela, bai txapelketarako eta bai afarirako. Asuntoa berotzen joateko prebisioa egingo dugu: Hasiera batean ez dira olatu handiak espero baina nahikoa egongo da txapelketa egiteko. Bihar osteguna itsasoa igoko da mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko bi swell desberdinen ondorioz, eta metro erdi eta metro bat asko jota egongo da ostiralerarte. Larunbatean serieak ez dira ain handiak izango baina metro erdi inguruko olatuak egongo dira, eta seguraski piskat na...
Larunbatean Zurrunbilo Eguna ospatuko da, gogoratzen? Surf, bodyboard eta longboard txapelketetan izena emateko zerrendak Zurrunbilon daude, nahiko hutsik portzierto.... Egun osoan zehar txapelketa hauek ospatuko ditugu, sari bikainak banatuko dira eta gastronomiak ere izango du bere tartea, edozein festak merezi bezala. Gauean bazkide guztiontzat afaria. Afarirako izena gaur bertan eman mesedez, lekua hartu beharra degu eta. Afalondoan parranda ere ez da faltako. regeton, tekno-txaranga, txisteak, kantu herrikoiak,...nahi deguna. Moitu ta parte hartu!!!!
Azken aurreko txapelketa hasi da dagoeneko, naiz eta mangarik ez egin, ez atzo ta ez gaur. Swell-a bidean dagoela esaten dute antolatzaileek, eta horretxen zain daude. Mick ikusiko al degu munduko kopa irabazten?? Ni baiezkoan nago, gauzak oso zail daude Taj-entzat eta oraindik gehiago Kelly-rentzat. Ez det inglesetik itzuli, baina hau gertatu behar da Mick-ek titulua ez irabazteko Brasilen: *Foster’s ASP World Tour Title Scenarios heading into the Hang Loose Santa Catarina Pro:Please note that in all scenarios below, both Burrow and Slater will need to win the Billabong Pipeline Masters ...
Ze ongi hartzen diren lau egun hauek ezta?? Hona hemen olauten prebisioa Bihar osteguna, Deban itsasoa dexente jeitsiko da eta ostiralean olatu gutxi izango degu, metro erdi inguru eta seguraski swell nahasiekin. Ostiralean ere gauzak berdintsu jarraituko du, baina larunbat arratsaldean mendebaldeko swell berri bat sartuko da eta itsasoa piskat igoko duela ematen du, metro erdi on batera gutxi-gora-bera. Frantzi aldean itsaso piskat gehiago egongo da eta gainera haize egokia ostiralerarte behintzat. Larunbat eta igandean piskat aldakorra izan liteke, baina dena den zubi osoan haize gu...
Zurrunbiloko ainbat kide gera Frantzira asteburu pasa joaten garenok, normalean olatu piskat gehiagoren bila. Gehienetean hemen olaturik ez dagoenean edo olatu gutxi egon behar denean joaten gara. Baina horiek al dira tutu fantzes onak hartzeko egunak? Uummm... nik ez det uste. Fantziak, leku denek bezela itsaso piskat behar dute olatuek ongi funtziona dezaten eta batez ere haize ona. Naiz eta itsaso askotxo egon, haize ona badago ia beti duzu olatuak hartzeko aukera. Ostiralean hondartzan zegoen panorama ikusita, ez zuen gehiegi tentatzen frantzira juteak... GRABE ERROR! Ona hemen asteburu...
Astebururako olatu politak egongo direla dirudi, larunbatean haize oso gutxi eta 0.5-1 metro inguruko olatuekin eta ingandean hego-haizea eta itsaso piskat gehiago, metro bat. Frantzirako ere kondizio onak egongo dira, baina itsaso gehiago! 1.5-2 metro inguru, larunbatean ipar-ekialde haize xuabea eta igandean hego-ekialdea. Ea tutu batzuk egiten ditugun, batenbat animatu behar al da??
Kaixo bazkide: Jakingo duzuenez Urriak 5ean bazkideen asanblada orokorra ospatu genuen Kultur Elkartean. Honako gaiez hitz egin genuen: 1- Aurtengo urtearen balorazioa egin genuen. Egin diren ekintzak, egoera ekonomikoa,… Zurrunbilo osatzen dugun bazkideen kopurua ere aztertu genuen, 164 bazkide. Oraingoz bazkide gehiagorentzat lekurik ez dugula erabaki zen, hala ere, 18 urtez azpikoek sartzeko aukera izaten jarraituko dute. 2008rako kuota 70 eurokoa izango dela ere erabaki zen, 60 euro adin txikikoentzat. Ordainketa egiteko epea abenduak 31 arte da eta kontua helbid...
Aupa gente! Badakizue webcama gaizki dagoela eta gainera acrobataren azkeneko bertsioekin (6.etik aurrera) ez duela funtzionatzen (orain dela urte ta piku aldatu zuten 7.era). Beraz udaletxera e-mail bat idatzi dut (behean irakurri dezakezue). Guztiok berdina egitera animatzen zaituztet, horrela lehenago konponduko bait dute arazoa eta. Kaixo arratsaldeon. Zueri idaztera behartuta sentitzen naiz astearen hasieratik gure herriko webcam-a gaizki dago eta. Norbaitek edo eta zehozerrek kolpea eman bait dio eta kamera guztiz okertuta dago. Onez gain, jakinarazte...
joeeee!!! asko asko! ematen zoan inoiz berriz ez zala martxan ipiniko.