Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea

OLATU IRAGARPENAK, BERRIAK, GORABEHERAK ETA ASKOZ GEHIAGO

Gaur atzo baino itsaso gehiago dago eta ematen duanez Deban metro erdi-metro bat inguru dagoela.   Gaur eta bihar horrela mantendu behar dela dirudi eta larunbat eta igandean piskat jeitsi egingo da, baina haizea ez dugu lagun izango. Gaur arratsalderako mendebalde-ipar mendebalde indartsua espero da sartzea eta ez du geldituko iganderarte. Zorte piskatekin igande goizean hego mendebaldea edukiko degu eta arratsaldean ekialderunz joko du. Hemen lagatzen dizuet Bilboko boyako prebisioa (para los amantes de lo fácil). Eta hemen swell desberdinen desglosea (para los que les gus...


Ematen duanez, itsasoa igo egin da piska bat atzotik eta egun hauetan ez bezala olatutxoak ikusi dira goizean. Egunean zehar itsaoa igotzen egongo da piskat bat, batez ere eguerditik aurrera iparraldeko swell bat sartuko bait da taulan ikusi dezakezuen bezala. 315º-ko norabidea duen swell hori oso interesgarria da guretzat. Bukatzeko, haizearen komentarioa. Egun osoan hego mendebalde ikutua edukiko du baina arratsalde partean brisa piskat sartuko da. Bestalde biharko eta ya aste osorako mendebaldeko haize indartsuak espero dira. Ea asmatzen goazen, bueno!!!


Atzo asteartea 2007 XXL sarietarako finalistak nortzuk diren publikatu zuten web oficialean (estekatan dago link-a). Eta Monster Paddle apartatuan Asier Muniain finalistatzak agertzen da. Beste finalisten olatuak haundiak dira benetan, baina ziur nago Axi ez dela azkena geratuko. Dena den bi urtez jarraian Euskadi Californiara doa bularra ateraz. Aupa Axi zorte on!! http://youtube.com/watch?v=ZoKNACE3rkY  


Gaur atzo baino piskat gehiago espero zen baina dirudienez ez da horrela izan, baina ez dakat arrazoia aztertzeko astirik. Bixarko olatu gutxiago espero da generalean, baina arratsaldean iparraldetik swell txiki bat sartzen da eta periodo altukoa, olatuak egon daitezke, baina... puf, bete a saber. Behintzat haziearekin asmatu du, gaur arratsalderako hego-mendebaldea espero zen, eta dagoeneko sartu da haize hau:


Ikusten dezuten bezela, gaurko metroterdi inguru zegoen emanda, prebisioan, baina argazkian ongi fijatzen bazarete norebidea ez da gure hondartzarako oso egokia (294º). Deban 300º-tik gora behar ditugu olatuak iristeko edo bestela periodo altuak. Dena den, nik prebisio hau ikusita, olatuak egongo zirela esango nuke, tamaina eta periodoa nahikoa iruditzen zaizkit olatuak egoteko Deban. Hemen datu berdinak beste era batean erakusten dizkizuet, piskat liosoagoa dirudi baina datu denak agertzen dira eta nere ustez oso ondo dago. Lehenego, eguna eta ordua dituze, eta gero swell desberdinak...


Aupa gaztiak, oraindik ez ditut Lolaren tripak ondo ulertzen, baina surflineko predikzioak erakutsiko dizkizuet, asmatzen duten edo ez beste gauza bat da: Kontutan euki behar dezuten lehenengo gauza da, prebisio hau Budeos ingururako dela. Bertan era desberdinetan ikusten dituzue datuak, goian swell garrantzitsuen tamaina eta periodoa erakusten du, eta behean barra formarekin swell desberdin horiek sortzen duten olatu tamainaren media eta maximoak. Eta bukatzeko behean haizearen norantza eta indarra. Beste pestaña baten periodo desberdin denak erakusten dira, nik periodo altuenak aktibatu...


Ieup! Bueno, aste hontan ez det predikziorik egin eta sentitzen det, baina liatuta ibili naiz eta gainera banekien ez zela ezer egongo. Baina haber gaur gabian forecast guapo bat egiten dizueten LOLA badaukagu eta. Ointxe bertan erosi det lizentzia eta itxura oso ona dauka, adibidez, gaurko 0.4m egongo direla jartzen du eta uste det horrelako zehozer dagoela ezta? Bueno, orain erabiltzen ikasi behar det oseake pazientzia, posible da hasieran anka sartzeak egitea. Bueno, gauerarte!!!


Aurreko batean ere zerbait aurreratu nizuen baina, hemen duzue asanblada orokorrerako deialdi ofiziala: MARTXOAK 23,    iluntzeko 20:30tan, KULTUR ELKARTEAN. Besteak beste honako gaiak landuko ditugu: - zuzendaritza berriaren hautaketa. - udalarekin akordio berria. - 2006. urteko balantzea. - 2007. urterako ekintzen egutegia. - lokalaren obra proiektua. - surf eskola, eskola-kirola. - bazkideen proposamenak. -............ Denoi kostatzen zaigu agertzea askotan baina bilera hau da elkarteak egin beharrekoak erabaki eta gaizki egindakoaz kontuak eskatzeko lekua. Agertu d...


Itsasoak iganderarte iraungo du, naiz eta aste hontan bezala ipar haize brisatxoa espero da egunero. Dena den, egoera ez da ona, 500MPa mapetan ikusi daiteke, nola antizikloi bat sartu zaigun non borrasken traietoria gorantz bultzaten duen. Antizikoi hau aurreko igandetik dago lanean, eta egon ez baldin bazen aste hontan izan dugun swell luze hau, tamainaz piskat handiagoa izango zen. Antizikloia gero eta gehiago sartzen ari da eta seguraski atzetik datozen borrasken pasoa oztopatuko du: Egoera honek hurrengo aste osoan iraungo du gutxienez eta beraz ez da  itsaldi honik sartuko,...


Aupa gente, badakizuenez ezkerrian oso bainu polita egon zen astelehenean. Hona hemen muestra txiki bat: Argazkia gehiago dauzkatenean jarriko ditut denak ongi ikusteko. Argazkiak baldin badituzue bidali: sorgi2003@yahoo.es