Bueno, ematen duanez, aurretik (inglaterra aldetik) asi da itsasoa igotzen eta oso azkar. Oraindik goizegi da itsasoa oneraino iritsiko den hala ez jakiteko, mendebaldetik sartuko dela pentsatzen bait det. Txarrena haizea izango da, gaur arratsalderako aldaketa omen dator eta iganderarte iparretik joko du, naiz eta honen indarra jaisten jungo da biharko egunean zehar. Haber gaur gauean azken orduko beste prebisiotxo bat iten deten. Dena den prestatu bideokamarak bada ez bada. BOOO peƱaaaaa!!
Iepa joxepa!!! Windguruzaleak sorpresa galanta eraman behar dute larunbatean. Begiratu al dituzue isobara mapak? Ez ezta? ay,ay,ay... Pues toma esta: Larunbatean iritsiko dala itsasoa pentsatzen det, eta nahiko potoloa, seguraski 4m inguru edo geixo, haber nola mugitzen den gaur eta bihar artean. Aukera eukiko dezute bideo hori bukatzeko. Eta hau gutxi iruditzen bazaizue... toma esta otra: Hau iganderako isobara prebisioa da, eta prebisio hauek zuzenak badira, beste swell handiago bat sartuko zaigu, borraska hau bi edo hiru egun geldi xamar egotea espero bait da. Beraz, neguko swellak ez di...
Zurrunbilotar guztiontzako informazio ofiziala: Datorren martxoaren 23an asanblada orokorra egingo dugu, arratsalde-iluntzeko 20.30tan. Asanblada Kultur Elkartean egitea da asmoa, baina oraindik beraiekin hitzegin ez dugunez....,konfirmatuko degu. Asanbladan aurreko urteko balantze ekonomikoa, urteko egutegia, proiektuak,...aurkeztu eta aztertuko dira besteak beste. Baina honez gain, zuzendaritza berria aukeratzeko momentua ere hau izango da. Badakizue zeinek osatua dagoen zuzendaritza orain eta aldatu, bertan parte hartu,....egiteko aukera asanbladan izango dugu denok. Hasi ba kandidatura...
Darren Handley (DHD) tablak izango dira? Red Bull akaso? Ez du inporta, Mick munduko surfista azkarrena da eta lehenago esan bezala sutan dago denboraldi hontan eta bere estilo elektrikoarekin errez irabazi du txapelketa. Bestalde Kelly (batzuen pozerako) semi-finalena geratu da, baina kontutan eduki hau: Kelly Slater: 18.73 puntu eta Bede Durbidge: 19.40. Oso-oso puntuazio altuak, finalean baino askoz altuagoak, manga benetan ikusgarria. Esan beharra dago ere Jeremy bere lehenengo WCT txapelketan (top 44 bezala) 4.ronadara iritsi dela eta hau emaitza polita dela urtea hasten duen rookie...
Australiako txapelketari buruz ere ez dizuet ezer kontatu, baina oso olatu onak ari dira eukitzen. Lehengo rondan sorpresa ugari egon ziren eta wildcard-rek egurra eman zuten, Kelly, Andy, Taj, Fredy P, Damien HG bezalako surfistak repeskako bigarren rondara joatera behartuz. Eta orduan, sorpresa disgustoa bihurtu zen Andy Ironsentzat behintzat, Jake Patersonek maletak preparatzera bidali zuen eta 2007 denboraldia 33. batekin hasi du Andyk. Bestalde, Reunion Irlako Jeremy Flores, sutan dago. Lehengo rondan, lehen postua lortu zuen eta hirugarren ronda ere pasatu du. Beraz hasie...
WCT zirkuitoa jarraitzen duzuenok, jakin beharko zenukete txapelketa guztietako predikzioak Surflinen eskutik izaten direla. Hauek, Lola izeneko superordenagailu bat erabiltzen dute predikzioak egiteko. Ordenagailu honek, wavewatch 3-aren algoritmo berdinak erabiltzen ditu kalkuluak egiteko baina momentuoro sateliteetatik eta boyetatik jasotzen dituen datuekin eguneratzen ditu predikzio hauek, hau da, ww3-aren kalkulu berdinak egiten ditu, baina orduro, datu errealekin eguneratzen ditu. Orain Surflinek, Top 45 surfista deneri "premium member" izeneko baimena eskainiko die Lolaren predikzioa...
Hemen daukazue olatu predikizioetako modelueri buruz gutxienez jakin beharrekoak. Jende gehienak ez du haizea olatuetaik bereizten eta. Gehiago jakin nahi baduzue, erantzun blogean bertan eta artikulu eta kontzeptu gehiago landu daitezke. http://www.openomy.com/download/zurrunbilo/Olatu%20predikzioak.doc
joeeee!!! asko asko! ematen zoan inoiz berriz ez zala martxan ipiniko.