The bank is firing!!

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2007-03-06 12:08

Australiako txapelketari buruz ere ez dizuet ezer kontatu, baina oso olatu onak ari dira eukitzen.

Lehengo rondan sorpresa ugari egon ziren eta wildcard-rek egurra eman zuten, Kelly, Andy, Taj, Fredy P, Damien HG bezalako surfistak repeskako bigarren rondara joatera behartuz. Eta orduan, sorpresa disgustoa bihurtu zen Andy Ironsentzat behintzat, Jake Patersonek maletak preparatzera bidali zuen eta 2007 denboraldia 33. batekin hasi du Andyk.

Bestalde, Reunion Irlako Jeremy Flores, sutan dago.

 Lehengo rondan, lehen postua lortu zuen eta hirugarren ronda ere pasatu du. Beraz hasierea bikaina oraingoz surfista honentzat. Bestalde, esan beharra dago, Kelly Slaterrek, hirugarren txandan 19.83-ko puntuazioa lortu zuela (20-tik). Denboraldi osoan ez dira horrelako emaitza asko lortze eta bere forma bikaina erakusten du.

 Bestalde, Parko eta Fanning ere oso fuerte dabiltza.

Estekatan orri ofizialean sartu ahal dezute eta manga guzti-guztietako bideoak (mangaz-manga) ikusi ahal ditzakezue.

Pena txapelketa ain berandu hastea hemen, gaueko 23.00 aldean. Behintzat mangatxo bat edo beste ikusi laike, lo egin aurretik.


Utzi iruzkina: