Atzo 1.5-2 metroko Teahupoon Damo irabazle irten zen oso forman zegoen Mick Fanning-en aurkako final batean. (Klick egin argazkian azken eguneko bideoa ikusteko) Andy, Jeremy, Cory eta Stedman final laurdenetan geratu ziren, eta modu hontan Mick-ek abantaila polita hartu du munduko titulurako borrokan. Gazte hau 2005/2006 urteetan bigarren postuan geratu da Tour-ean eta merezi du garaipena. Mick Damienek ondo merezita dauka garaipen hau, 2005-ean (Kelly bi 10-eko lortu zituen finalean) finala laga behar izan zuen, olatu batek sorbalda bere lekutik atera ondoren. ...
Teahupoo-ko ("Txopo" irakurtzen da) txapelketa jarraitu duzuenok jakingo duzue itxarote denbora luzatu egin dutela eta gaur bukatzen dela. ASP-ko historian bigarren aldiz gertatzen da hau. Ni, alde batetik erabaki honekin guztiz ados nago, WCT tour-ak munduko surfali honenak munduko olatu honenetara eramaten ditu eta horretarako dituzte itxarote denbora luzeak, kondizio honetan surfa egiteko. Pena bat da, Teahupoo bezalako toki batean, 35 minutuko manga baten, metro bateko bi olatu bakarrik sartzea, hori ez da ez teahupoo eta ez ezer. Baina galdera da... zergatik ez ostegunerarte luzatu eta...
Eup!! Pasa den Igandean txasko piskat egon zelakoan nago. Itsaso dexente anuntziatu bait nuen ostiralean, baina asteburuan zehar gauza atzeratu egin zen eta astelenerarte ez zen ezer sartu. Dena den ostiraletik iganderarte itsasoa jo ta su edo su ta gar (jaja) ibili zen olatuak geratu gabe bidaliz. Isobara mapak begiratu badituzue, dagoeneko akojonauta eon biharko zinateke bidean datorren B gigante hori ikusita. Osteguneko egoera: isobarak eta fetch-a Ostiraleko egoera Atlantiko erdian dagoen antizikloiak lagunduta borraska erraldoi horren traiektoria bikaina da guri olatuak bidal...
Aupa gente!! Gaur arratsalderako plan bikaina daukazue interneteroek. Arratsaldeko zazpirak aldian Teahupooko final laurdenak hasten dira eta ez da txapelketa geldituko amaitu arte, gaur bait da azken eguna. Atzo hirugarren eta laugarren ronda egin zituzten. Itsasoaren egoera nahiko eskasa zen, naiz eta noizean behin olatu onak sartu, asko tardatzen zuen. Aipagarriena, laugarren rondan Taj eta Bede Durbidge kalera joan zirela eta Jeremy Flores final laurdenetan sartu dela bere taldekide Kelly Slater eliminatu ondoren (pozik eh! Xabi...). Jeremy Cory final laurdenetan dago Pozik eh kapullo...
Atzo komentau bezala, gaur itsasoaren indarra igo egin da eta igotzen jarraituko du. 62001 boyan 4m markatu ditu maximo bezela gaur gauean, horrek olatuak ekarriko dizkigu. Deba left-handers gaur goizean Hemen gaurko eta asteburuko prebisioa Gaur metro erdi ingurukin esnatu gera eta igotzen jarraituko du itsasoak arratsalderarte, metro on bat eukiko degu. Gero jeisten hasiko da bihar arte (0.5 metro). Larunbat arratsaldean berriz hasiko da itsasoa igotzen eta igandean 1-1.5 metro on eukiko ditugu 13 sg-ko periodoakin. Haizea egun hauetan bezela ibiliko da, xuabe baina arr...
FCS C5 killak ditut, nire taula 6,6-a da zein killa gomendatzen duzue horrelako taularentzat eta zergatik?? eskertzen da laguntza!! Txomin: lasai gaurko bainua kaxkarra
Gipuzkoa tendrá en un año un generador de olas de tubo artificiales para hacer surf. TOLOSA Y ZARAUTZ SON LOS MUNICIPIOS CON MÁS OPCIONES DE ACOGER ESTE CENTRO Será la primera instalación que se construye en Europa de este tipo y la tercera que se fabrica en el mundo DONOSTIA. Gipuzkoa contará en 2008 con una ola de tubo artificial integrada en un centro de ocio que ocupará una superficie aproximada de unos 2.000 metros cuadrados, cuya ubicación definitiva está aún por decidir. Tolosa y Zarautz son los municipios que cuentan con más opciones de acoger esta novedosa iniciativa, única en Eur...
Bueno, borraskatxoa hor dabil lanean, gira ta buelta. Gaur ere olatutxoak daude Deban, eta goizean goiz oso itxura polita zeukan hondartzak Aste amaiera hontarako prebisioa polita da Debatik kanpo metro on bat topatuko dezute gaur eta bixar 1.5-2 metro inguru. Larunbatean jeitsi egingo da itsasoa piskat, 1-1.5 metro, baina arratsaldean igoera hasiko da. Igande goizean 2-3 metro egon al dira hor zehar, suerte piskatekin sorgin ere bainutxo bat egon laike, baina itsasoa oso mendebaldetik dator, beraz ez dakit zihur. Deban ordea, gaur 0.5 polit bat disfrutatu ahal izango degu eta bihar zehoz...
Aupa gente, gaur ere olatutxoak daude deban, eta horrela jarraitu aste osoan Baina interesgarriena astebururako dator. Hemen behean momentu hontan lanean ari den borraska erakusten dizuet. Borraska hau indartzen joango da ostiralerarte eta swell-a etxeko atean lagako digu. Borraskaren fetch-a indartsua da eta 8m inguruko swell-a sortuko du. Itsasaldia gure kostaldera larunbat azken orduan sartuko da eta horrelako olatuak sortuko ditu: Lehenengo egun hauetakoa komentatuko degu. Gaur ikusten dezuten bezela hondartza gehienetan 1.5m inguruko olatuak edukiko ditugu eta Deban 0.6-0.9 metro ...
Aupa gente, webcam-a orain ere jodituta dago baina lehen olatu batzuk ikusi ditudala uste det. Galdera bat nahi det egin. Java-ren azken bertsioa (V6) ez duzuenok ondo ikusten dezute kamara? Nik etxean ez daukat eta ongi ikusten det, mugitu egiten da... baina lanean bertsioa berria daukagu eta ezin det kamara mugitu eta imagina izoztuta geratzen da, zueri berdin pasatzen zaizue? Begiratu mesedez zein Java bertsio daukazuten.
joeeee!!! asko asko! ematen zoan inoiz berriz ez zala martxan ipiniko.