Asteburuko prebisioa + Teahupoo prebisioa

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2007-05-11 09:03

Atzo komentau bezala, gaur itsasoaren indarra igo egin da eta igotzen jarraituko du. 62001 boyan 4m markatu ditu maximo bezela gaur gauean, horrek olatuak ekarriko dizkigu.

Deba left-handers gaur goizean

Hemen gaurko eta asteburuko prebisioa

Gaur metro erdi ingurukin esnatu gera eta igotzen jarraituko du itsasoak arratsalderarte, metro on bat eukiko degu. Gero jeisten hasiko da bihar arte (0.5 metro). Larunbat arratsaldean berriz hasiko da itsasoa igotzen eta igandean 1-1.5 metro on eukiko ditugu  13 sg-ko periodoakin.

Haizea egun hauetan bezela ibiliko da, xuabe baina arratsalde partean piskat  iparretik sartzea posible da. Igandean hego haize indartsua edukiko degu. Posible da itsasoa igandean mugituta sartzea, borraska gainean daukagu eta. Naiz eta hemen hego haizea izan, itsasoan ipar haize indartsua egongo da.

Debatik kanpo, gaur bi metro egotera iritxiko da eta bihar 1.5 metro. Igandean ere itsaso potolo xamarra, 2.5 metro edo agian piskat geixo.

Bestalde, astelehenean borraskaren indar guztia sartuko zaigu, mendebaldeko haize oso indartsua eta itsasaldi zakarra. Deban 2 metro inguru egongo direla pentsatzen det baina hor zehar 4 metro egotera iritsi daiteke, baina pentsatzen det haizearen ondorio direla prebisio hauek, ez det oso klaru ikusten.

Amaitzeko komentatu nahiko nizueke Teahupoo-ko prebisioa

Ikusten dezuten bezela, gaur swell-a ez da igoko tamainaz, baina hego-mendebaldetik (1-2 metro) sartuko da eta hori da Teahupoo-k behar duena tubo doble hoiek sortzeko. Seguraski gaur eta bihar txapelketa egongo da round 2-3 egiteko eta gero astelenearte itxarongo dute. Astelehenean haize ona eta 1.5-2 metro espero bait dira, gainera, ez daukate egun gehiago txapelketa egiteko. Pena da ze astearte eta asteazkenean 3-4 metroko olatuak espero dira. Ze ingo diogu!! Aurte ez degu show handirik eukiko!!

 


Utzi iruzkina: