Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea

OLATU IRAGARPENAK, BERRIAK, GORABEHERAK ETA ASKOZ GEHIAGO

Ez naiz olatu predikzioetan adituegia ,baina aste osoan zehar olatu onak izango ditugu eta astebukaera eta datorren asterako datorrena....espektakukua nonahi izango dugu!!!!! Atzo ta gaur ,berotzen juteko olatu politak izan ditugu Salbeko ezkerrean, txikia egon da baina hainbeste egun olatu gabe ibili ondoren gustora gelditzeko modukoak, tututxoak barne. Beste lagun batzuk Mundaka aldean ere gozatu ederra hartu omen dute gaur goizpartean. Ni berotzen hasita nago eta zuek? argggggggg!!!!!!


Algarveko espedizioa ikaragarri ondo doa! Surfing egunero eta kriston olatuak. 3/2 eta buruko minik ez, hau plazerra!! Kanpoan ere hotzik ez, 16 º C tik gora. Laister argazkiak zuen pantailetan. Lorea photok sekuentzia atera dit tutuannnnn! Aimar return! URTE BERRI ON! BOÃS FESTAS E PROXPERO ANO NOVO!! fLOWER pOWER eta bere mutilak 


Zurrunbiloko bazkide izateari lagatzen ari den jende kopurua dela eta, direktibak hurrengoa erabaki du: Hamazortzi urtez gaineko libratzen doazen plazak bazkide berriez betetzeko aukera zabalduko da. Aukera hontaz debakoak diren hamazortzi urtez gaineko pertsonak balia daitezke soilik. Gazteentzat sartzeko aukera orain arte bezala zabalik jarraitzen du.


Epaile, promesak, espontaneoak, argazki txarrak,... denetatik!!!http://www.flickr.com/photos/66661198@N00/Bizi zorionak!!!


Aupa lagunak, larunbat goizerako prebisioa ez da txarra, baina arratsaldetik aurrera gauza aldatu egingo da. Hasiera batean, 1.5-2m inguruk olatuak espero dira sartzea Deban, baina swell-a nahiko mendebaldekoa (292º) izango da eta agian olatu txikiagoak izango ditugu, espero ezetz. Goizean hego haize sutxua ibiliko da eta eguerdian 180º biratu eta iparraldetik astinduko gaitu. Iganderako ere haizea berdin ibiliko da eta itsasaldi handia edukiko degu. Bestalde, bizik zurrunbilo eguneko argazki batzuk bidali ditu, hemen dituzue: Amaitzeko komentatu beharra dago, Aritz Aranburu Pipe Master...


Aupa gaztiak! Aspaldian bloga nahiko lagata dago, oso lanpetuta nabil eta urte bukaera hontan. Gauza asko pasa dira azken aste hauetan, beraien artean Iñigo Kareagak Zurrubilo eguna irabazi zuela. Aspaldian bila dabilen garaipena eta oso merezia duena, ZORIONAK KARE.  Bestalde olatu dexente ibili zaigu azken aldi hontan, naiz eta haizeak batzutan ez lagundu. Asteburu hontan Sorginetxen olatuak egon direla esan diate, nik ez dut ikusi, nola egon da? Ni frantzian egon naiz eta igandean olatu oso-oso onak egon ziren Estagnots-en. Amaitzeko, naiz eta berandu izan, Hawaiien Triple Crown d...


Azaroak 29 an goizeko zortzi terditatik aurrera hondartzara hurbiltzera animatzen zaituztegu, dana prestatu eta txapelketa paregabea egiteko. Bai afari zein txapelketarako zurrunbilon zein blogean apunta zaitezkete. ANIMO!!!!!


Gure webmasterra desagertuta dabil, txapelketa bat ,medio eta ez du txintik esan.Ez legoke gaizki astebukaera hontarko bere partia ematea, seguruenik txapelketa, oraingoan egingo baitugu.WEBMASTER!!!!!!


Eguraldi prebisoek oso egoerta txarra azaltzen dute larunbaterako, hau dela eta seguruenik txapelketa eta afaria ezin izango ziren egun berean egin(adostu genuen bezala) txapelketa eta afarirako deiak anulatuta gelditzen direlarik. Onena larunbat goizean bertan erabakitzea zen baina afarirako zein materialerako hartu beharreko konpromisuak aukera hau alde batera lagatzera behartu gaituzte. Ahal bada datorren asterako egingo da dei berria.Hau irakurtzen duzutenok zabaldu berria eta hadi egon eman daizteken aldaketen inguruan. Bestalde aipatu jende gutxi zegoela apuntaturik eta jende asko...


Aupa gaztiak!! Datorren larunbata, azaroak 22, Zurrunbilo eguna ospatuko dugu. Goizean txapelketa izango da, zortziretatik bertan egoteko deia botatzen delarik. Uretako ikuskizuna eta gero deskantxo txiki bat eta gero danok Kasinora afaltzera jungo gara. Bai txapelketa zein afarira apuntatzeko papelak egongo dira lokalean.Ezin badezute zuen izana zuzenean eman Debako edozeini deitu eta guk jarriko dugu, mesedez hau dena osteguna baino lehenago egin arazorik ez izateko. Hontaz gain esan obra proiektua aurrera atera dela eta ahalik eta azkarren burutuko dela.Lokaleko orden eta mantenuan l...