Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea

OLATU IRAGARPENAK, BERRIAK, GORABEHERAK ETA ASKOZ GEHIAGO

Itsasoa igotzen asi da eta horrela jarraitu behar du bihar goizerarte. Aste osorako edukiko ditugu olatuak Debatik kanpo gaur bertan metro bateko olatuak edukiko ahal izango ditugu eta bihartik aurrera ostegunerarte behintzat 1.5-2 metro. Deban ordea, piskat gutxiago gehienetan bezela, gaur egun amaieran eta bihar eguerdirarte 0.5-0.8 metro inguru eta bihar arratsaldean indarra igo egingo zaigu piskat ostegunerarte 0.8-1 metro inguru. Haizeak bihar arte eguerdirarte mendebaldetik joko du, eta gero, ostegunerarte hego-mendebaldetik. Ea zortea dagoen eta olatutxoak hartzen ditugun aste ...


Azkenean iritsi da!! Billabong pro Teahupoo!!! (klik kartelean presentazioko bideoa ikusteko) Lehengo astean Surfline-eko artikulu batean parrafo interesgarri bat irakurri nuen. Hau esaten zuen: "Karreteraren amaiera" ezizena arrazoi desberdinengatik dauka. Argiena, Tahiti Nui (Tahiti handia) eta Tahiti Iti (Tahiti txikia) batzen dituen karreta amaitzen den lekua delako. Bestea, surfistek argi ulertzen dutena azkeneko amarkada hontan bertan gertatuagatik: hor kanpoan konzentrazioa galdu ez gero "karreteraren amaiera" expresioa, zure bizitzari erreferentzia egin al dio. Un poko f...


Lolak dioenez gaur arratsalde partean swell txiki bat sartzeko aukera egon liteke asteartean gure ondotik pasa zen borraska baten ondorioz. Momentu onena arratsalde partean izango da eta itsasoa segituan hasiko da jeisten. Olatuak txikiak izango dira 0.4-0.8 metro bitartean eta mendebaldetik, beraz, Deban horren erdia sartzen bazaigu, pozik Gainera arratsaldean marea goian dago ez da? o sea ke nada de nada, ahal duzuenok, Zarautz, Getaixa aldian olatuak edukiko dituzuela pentsatzen det. Hau da prebisioa: Ikusten dezuten bezela asteburuan ez da olatu xixtriñik egongo, beraz, ordenadorak pr...


Aupa egun on, pentsatzen det gaur ere olatutxoak egongo direla deban, baina oraindik ez det lortu webcamierda hortan ezer ikustea. Hemen daukazue predikzio generala: Alde batetik, barradun grafikatan, periodo gutxiko olatuak sartzen diren hondartzetan (zumaia, zarautz...) eduki ahalko duzuen olatuen tamaina erakusten da. Gaur goizean metro terdi inguruko olatuak egongo dira eta egunaren amaieran metro bat inguru. Asteburuan zehar tamaina hau mantendu egingo dela dirudi. Bestalde, marratxoen grafikan, 11 segundutik gorako periodoa duten olatu desberdinak agertzen dira. Hauek dira Deban...


Iepa! Dagoeneko danok hortzak luze-luze eginda egongo zerate ezta? Ni ere!!! Ematen du gaur ere zain egon beharko gerala, gauerarte ez da olaturik sartuko eta. Nik esperantza (edo kriston gogua) dakat azken orduan txustarratxo bat surfeatu ahal izatea. Hemen daukazue predikzioa Barratxoen grafikan ikusten dezute goizetik egongo direla olatuak, baina beheko marratxoen grafikan ikusten da ordea, periodoa ez dela ganoraz igoko iluntzerarte. Ilunago ikusten diren marrak 11,13,14 segunduko periodoak dira. Beste irudi hauetan ere ikusten da gauerarte ez dela swell-a igoko: Irudi honen...


Aupa gente, banakan gogua horrelako zehozer idazteko. Borraska potente bat sortzear da groenlandia inguruan. Hemen daukazue, la señora borraska eta berak sortutako fetch-a: Ikusten dezuen bezela borraska indartsua da eta 40-50 "nudoko" haizeek swell indartsua sortuko dute. Asteartereako 2m inguruko olatuak espero dira Dena den, asteazkenerako ipar haizea sartzea espero da, eta nahiko indartsua gainera Oraingoz ezin da gehiago esan, jungo naiz eguneratzen egun pasa ahala, baina olatuak egongo dira hurrengo aste osoan, naiz eta haize txarra egon. Algo es algo...  


Frantzian egin den Reef Vendee Pro (WQS 4*) finalera iritsi da eta beste puntu txorta bikain bat lortu du bere WCT-aren biderako. Pena bat izan zen baina finalean interferentzia bat egin zuen... olatu txikiak eta borroka latza! Modu hontan QS-aren bigarren postura igo da berriz eta gero eta gertuago ikusten da CT-ra iristea. Momentu hontan Durbanen (sudafrika) sei izarretako QS batean dago, manga bat pasatu du eta hirugarren rondan sartu da. Laister, ordutxo bat barru, zuzenean ikusteko aukera izango duzue nahi ez gero. Nik Estekatan lagako dizuet link-a. Oso manga gogorra dauka, Kier...


Eup, gure lagun LOLA supercomputer megaturbo racing-ek esaten du bihar swell-a igo egin behar dela, hori bai, ez dakit nundik etorri behar duten olatuak, baina konfidantza botu bat emango diogu: Swell-a nahiko iparretik sartuko da 300-315 gradu, beraz, ez litzatekea arazorik egon beharko Deban ere olatutxo batzuk sartzeko. Dena den itsasoa azkar hasiko da jeisten eta ez du bihar baino gehiago iraungo (sartzen bada noski), hasike aprobetxatu, aste osorako plato geratu behar da eta. Egon al zarete frantzian asteburu hontan? ze giro?


Bueno, bueno, pena bat izan da baina Axi sari gabe geratu zaigu. Egia esan, argazkitan nahiko klaru ikusten nuan berak irabaziko zuala, baina Garret-ek hartutako olatuaren bideoa ikusi eta gero... ostias vaya tronkoooo!!! Hauek izan dira irabazleak: Ride of the year: Skindog Biggest wave: Greg long Monster paddle: Garret Mc Namara Monster tube: Skindog Eta pintxituan irabazle... el puto Pomels, behin idatzi eta porra irabazi, hik dakak muturra! Bueno gaztiak, haber noiz sartzen zaigun "L" swell bat behintzat, ez degu XXL eskatzen.


Aupa lagunak! Bihar larunbata banatu behar dira XXL sariak, eta dakizuen bezela Axi nominatuta dago eta gainera nere ustez irabazi egingo du bere kategorian. Dena den nik, hemen ere beste porra bat proposatu nahi det, beraz, sartu zaitezte XXL-ko orrian (estekatan dago link-a) eta idatzi zuen porra. Hona hemen neria: Ride of the year: Andrew Marr (Dugneons) Biggest wave: Alistair Craft (Ghost tree) Monster tube: Manoa Drollet (Teahupoo) Monster paddle: Asier Muniain (Playa gris) Lehenengo bi kategoriatan zaila dago asuntua. Lautik hiru asmatzen ditunari, itsas gainen pintxua nik pagauko dio...