Aritz egurrean berriz ere!!
Frantzian egin den Reef Vendee Pro (WQS 4*) finalera iritsi da eta beste puntu txorta bikain bat lortu du bere WCT-aren biderako.
Pena bat izan zen baina finalean interferentzia bat egin zuen... olatu txikiak eta borroka latza! Modu hontan QS-aren bigarren postura igo da berriz eta gero eta gertuago ikusten da CT-ra iristea. Momentu hontan Durbanen (sudafrika) sei izarretako QS batean dago, manga bat pasatu du eta hirugarren rondan sartu da. Laister, ordutxo bat barru, zuzenean ikusteko aukera izango duzue nahi ez gero. Nik Estekatan lagako dizuet link-a. Oso manga gogorra dauka, Kieren Perrow, Adrian Buchan eta Jason Shibata, denak CT zirkuitoan egondakoak edo daudenak dira, beraz animatu!!! AUPA ARITZ LA OSTIAAAAAA!!!!!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: