Zubirako asunto txepela
Aupa egun on, pentsatzen det gaur ere olatutxoak egongo direla deban, baina oraindik ez det lortu webcamierda hortan ezer ikustea. Hemen daukazue predikzio generala:
Alde batetik, barradun grafikatan, periodo gutxiko olatuak sartzen diren hondartzetan (zumaia, zarautz...) eduki ahalko duzuen olatuen tamaina erakusten da. Gaur goizean metro terdi inguruko olatuak egongo dira eta egunaren amaieran metro bat inguru. Asteburuan zehar tamaina hau mantendu egingo dela dirudi.
Bestalde, marratxoen grafikan, 11 segundutik gorako periodoa duten olatu desberdinak agertzen dira. Hauek dira Deban sartu ahal diren olatuen tamaina. Gaur goiz partean 0.9-1.2 m tarteko olatuak egongo dira eta arratsaldean beheraka egingo du, 0.3-0.8 metro tarteko olatuak. Tamaina hau ere asteburu osoan zehar mantentzea espero da. Haizea xuabe ibiliko da ekialde ikutuarekin, frantzirako egokia. Ikusi dezagun zer egongo den han:
Frantzian tema gogorrago dago, gaur goizean 1.5-2 metro inguruko olatuak daude eta egunaren amaieran 1-1.5 metrotan geratuko da iganderarte tamaina hau mantenduz. Haizea, lehen esan bezala ekialde ikutuarekin mantenduko dela dirudi iganderarte.
Haber asmatzen hasten naizen LOLArekin. See you kapullos!!!
Iruzkinak
Txomin 2007-04-27 10:13 #1
<p> </p>
<p>Gaur goizean pasa naiz hondartzatik eta metro polit bat zegoen, olatuek pinta ona zeukaten atzo baino asko ere ordenatuago, eskon eskubi politak ikusi ditut al duzuenok aprobetxatu! nik frantziako barrelak aprobetxatuko ditut egun hauetan.</p>
<p>Ondo segi!</p>
Utzi iruzkina: