Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea

OLATU IRAGARPENAK, BERRIAK, GORABEHERAK ETA ASKOZ GEHIAGO

Kaixo aspaldian blogean ezin idatzi nabil, baina hemen daukazue prebisioa. Egia esan, grafikak ikustean piskat liatuta geratu naiz. Itsasaldi ederra sartuko dela esaten dute baina periodo indibidualak ikustean ez zait oso argi geratzen. Beraz, nik ikusten dudana komentatuko dut. Gaur goizerako swell berria hondartzan izango dugu eta 1.5m olatuak lagako dizkigu, baliteke goizean serie handiagorenbat sartzea ere eta arratsaldean piskat motelago egongo da. Biharko ere gutxi gora behera berdintsu egongo da, goizean 1.5-2 metro eta arratsaldean piskat motelxeago. Iganderako indarra piskat jeitsi...


Atzo hasi zen WCT-ko azken aurreko froga Brasileko Santa Catarinan. Aipagarriena, Top 44-ko surflari mordoxka falta direla: Kelly, Mick, Parko, Andy, Adriano, Bobby, Dean, Pancho... 13 uste det falta direla. Batzuk "lesioengatik" eta beste batzuk... "puntan" ez zaielako jartzen. Dena den, guri gehien inporta zaiguna da atzo Aritzek bere manga pasa zuela da. Oso ongi hasi zuen bere manga 8.5-eko olatu batekin, baina Mr. Smith laiste esnatu zen 9.5 olatu eder batekin. Gero beste 8 ta pikuko olatu bat egin zuen eta Aritz eta Simao Romao comboan laga zituen. Gero, bere superkagada etorri zen, ...


Asteburu honetarako notizi onagoak daude itsasoari dagokionez. Gaur sartu den itsasaldia ostiralerarte egongo da eta larunbaterako beste itsasldi handiago bat datorkigu. Deban, gaur eta bihar olatuak metro inguruan ibiliko dira, bihar metro justutxo bat, eta ostiral goizean metro erdi inguru. Arratsalde edo iluntzean itsasoa igotzen hasiko dela dirudi 1.5-2m-ko olatuak bidaliz asteburuan zehar. Haizeari dagokionez, gaur eta bihar iparraldetik ibiliko da, eta asteburuan zehar nahiko aldakorra izango da baina gehienbat ekialdetik eta oso leuna.


Aupa gaztiak! Aurreko asteburuan ez zen pentsatu bezain beste itsaso sartu eta uste dut denok gogoarekin geratu ginela. Sakoneta inguruan ibili zen gendetza ez komentatzearren. Ikusiko zenutenez, gaurko swell berri bat iristeko zen eta dagoeneko hondartzan dago 0.5-1m bitarteko olatuekin. Zoritxarrez, arratsalderako haize aldaketa espero da, iparraldera noski. Biharko itsasoa mantendu egingo da 0.5-1m tarte hortan eta haizeak ekialde-ipar ekialdetik joko du. Arratsalde inguruan itsasoa jeisten hasiko da eta seguraski eguerdi inguruan olatu gabe geratuko gera Deban. Igande arratsaldean beste...


Aupa, gaur gauen swell bat sartu zaigu eta beste bat daukagu bidean. Gaurkoan metro inguruko olatuak eukiko ditugu Deban eguerdi aldera eta gero itsasoa poliki-poliki jeisten joango da bihar arratsalderarte. Baina gutxienez 0.5 eder eukiko degu bihar. Ostiral gau aldean berriz, itsasldi ederra sartuko zaigu. Periodo oso altuko olatuekin baina nahiko mendebaldetik, dena den, 2m inguruko olatuak espero dira larunbaterako tamainua ondo mantenduz egunean zehar, eta iganderako 1-1.5m inguru. Haizea ere lehuna izango da asteburuan hegoaldeko ikutuarekin, beraz, festa galanta espero da!!


Aupa gente, txapelketa martxan dagoela esateko idazten det. 1.5 m eta tutu ederrak!!!


Hiru gizon... Etorkizun bat... Galizia kalidade


Adrian Buchan-ek Hossegorren bere lehen WCT garaipena lortu ondoren eta Mick eta Taj-en kaleraketa goiztiarren ondorioz, Kellyk bederatzigarren titulua poltsikoan dauka. Hirugarren txada pasatzearakin nahikoa du, eta naiz eta ez lortu, Taj edo Mick-ek txapelketa irabaztea behar dute. Beraz, ia zihur aurten Mundakan ikusiko dugula Kelly berriz ere historia egiten eta Munduko txapeldunaren kopa altxatzen. Aurreko ostiralean batzuekin komentatu bezala, Mundakarako prebisioa berotzen ari da. Ostiral honetarako swell bat dator eta hurrengo asterako beste bat, Caribe inguruan dabilen ekaitz trop...


Momentu hontan Kelly Quiksilver Pro-aren finalean dago eta Taj laugarren txandan joan da kalera. Beraz, finala irabaziz gero titulua berea da. Finala ordubete barru hasiko da gutxigora behera, ez ezazue galdu!!!


Trestleseko final eztabaidagarriaren ondoren iritsi zaigu Tour-a gure kostaldeetara. Asteburu hontan hasiko da Quiksilver Pro France-a eta kondizio politekin hasiko dela dirudi. 1-1.5-eko olatuak eta haize polita espero dira (mutil hauek beti zortearekin).     Bihar eguneratuko dugu prebisioa astebururako olatuekin. Baina gogoratu Quiksilver Pro eta Tony Hawk asteburu hontan Hossegorren, EZIN DEZUTE GALDU!!!   Gai hau albo batera lagaz, Trestleseko final eztabaidagarriari buruz zuen eritzia jakitea gustatuko litzaidake, horretarako bideo bat eta Perry Hatchet-eri (ASP-...