OLATUAK LUZERAKO

zurrunbi 1456154105701 Zurrunbilo Ur Kirol Elkartea | 2008-10-22 10:53
4

Asteburu honetarako notizi onagoak daude itsasoari dagokionez. Gaur sartu den itsasaldia ostiralerarte egongo da eta larunbaterako beste itsasldi handiago bat datorkigu.

Deban, gaur eta bihar olatuak metro inguruan ibiliko dira, bihar metro justutxo bat, eta ostiral goizean metro erdi inguru. Arratsalde edo iluntzean itsasoa igotzen hasiko dela dirudi 1.5-2m-ko olatuak bidaliz asteburuan zehar.

Haizeari dagokionez, gaur eta bihar iparraldetik ibiliko da, eta asteburuan zehar nahiko aldakorra izango da baina gehienbat ekialdetik eta oso leuna.

Txomin

Txomin 2008-10-28 10:52 #1

Iepa lagunok:

Kriston olatuak eduki ditugu azken asteburu honetan eta ez dauka inork ezer komentatzeko????

Ikusi zer gertatu zitzaion itsasontzi bati larunbatean Zumaiako portuan sartzen:

http://naturalsurfing.es/index.php?option=com_content&task=view&id=268&Itemid=1

Ondo segi!

pepi

pepi 2008-10-28 11:27 #2

Aupa Txomin! Zuk bai arrazoia! Olatu ederrak asteburuan eta komentariorik ez. Ni igande goizean, de listo, zazpiertan alkolean nauan eta ordubetetxo bat karaperro ibili nitzan olatu ederrak hartzen. Eta atzo astelehena Mundakan egon nintzan, jurjurjur!! olatu gutxi hartu nitun, baina bat... bikaina, hiru tutu ederrekin olatu berean, lanera pozik juteko!!!

langile berriz

langile berriz 2008-10-28 16:58 #3

jajaja!!!vaya limada el del velero.Ni astebukaeran beste borraska batek astinduta ibili nintzen baina ostegun ta ostirala ederki aprobetxa eta gero,MIX

Ager

Ager 2008-10-29 15:10 #4

Astebukaeran Gasteizen borraska eeee jeje. Gehio zaindu behar da olatuak hartzeko

Utzi iruzkina: